Bertso idatzien bilduma, musikaz lagunduta.
Maddi Ane Txoperenak gitarra lagun osatutako sorta, bizitzen ari garen egoerari.
Eguberri, Urte Zahar, Santa Ageda bezperako Eskean kantatzeko koplak. Hiru puntukoak.
Lur eta Izaro, bi lagun dira. Gaur aitortu dio Izarok lehendabiziko muxua eman duela asteburuan.
Ikasgelan elkartzen diren hizkuntzak. Etorkinak eta integrazioa, kultur aniztasuna, euskara.
Unai Ormaetxeak eta Mikel Inunek sortutako kantua, "No woman no cry" kopla doinuaz.
Mugikorrarekin dugun harremanaz sorta kritikoa. Gaztetxoen larrutik begiratuta.
"Ama begira zazu leihotik kalera..." kopla ezagunek, gaur abestuta, zer berri diote? Hara Iñaki Gurrutxagaren bertsio ganberroa, Eneko Beretxinagaren ahotsaz.
Koronabirusaz kutsatu ez gaitezen 5 neurriak zein diren gogora ditzagun, Ander Aldazabalen koplekin. Idoia Anzorandiak abestuko dizkigu, gitarraz!
Gaia: Hamaika eta hamabi urteko neba-arrebak zarie. Azaroko zubian ez zinien oporretan kanpora joan. Badakizue zuen gelakide asko nonbaiten egon direla. Peio, eskolara bidean, Nereak opor egunen gaineko egia ez kontetea proposatu deutsu. // Bat-bateko saioa.
Berrogeialdiaz etxean gauden lagun guztiei eskainitako sorta. Iñaki Gurrutxagak idatzi eta Maddalen Arzallusek abestua, nork bere etxetik, guretzat!
Gaia: Goizero, autobusean hutsik geratzen den eserleku bakarra zure ondokoa izaten da. // Bat-bateko saioa.
Estereotipoei tiraka, Igor Menikak aurkeztuko dizkigu ikasgelako punkia, gotikoa, pijoa, hipsterra, raperoa...
Xabier Leteren bertso ezagunekin hara Segurako herritarrek zer Lipdub-a egin zuten!
"Txanogorritxo" ipuinari asmatutako amaiera berri eta umoretsua. Otsoari aurre egingo dio Txanogorritxok. Jatorrizko hitzak: Roald Dahl
Gure ikasgela talde bat izan dadin, garrantzitsua da kide bakoitza zaintzea.
Ikasgelako gatazkak. Errua besteari botatzeaz, nork bere partea ez onartzearren.
Txapeketa Nagusia 1997. Bukaerako agurra, bere senideei eskertuz. Etorkinak, integrazioa eta euskara.
Taldea: Igelaren banda. Familiako pertsonaiak aurkezten ditu, estereotipoak ekarriz. Blues estilora abestuta.
Bazkalondo batean pasa da Txirrita baserri baten aurretik, eta txakur ile-luze bat atera zaio zaunk zaunk eginez. Hara zer bertso kantatu zion...
Gerra bukatuta, erbestetik Zarautzera bueltan zetorrela Basarri, harrapatu egin zuten eta langile batailoietan sartu, esklabo lanetan. Leku askotan izan zen lan behartuan, tartean, Aiako Harrian, Aritxulegiko bidea egiten. Han bizitakoak sorta honetan jaso zituen. Kantatzearen indarrez asko zabalduko ziren bertsook, gerora. *Bideoan Gorka eta Eider Zabaletak abestua.
1893an Azpeitian sari bat jarri zuten, oso ezaguna egin zena gerora. Pello Errotak irabazi zuen. Dirudienez, saria bertsolari artean banatzeko hitz eginda zeuden aurrez, baina Udarregik ez zuen xoxik jaso. Haserraldi galanta sortu zen, bertso jarriak ere bai asko, elkarri handiak esanaz. *Bideoan Eñaut Agirrek kontatu eta kantatuta.
Karidadeko Bentan, Txirrita eta Udarregi hasi dira Pello errotaria zirikatzen: lapurreta egiten omen du, behar baino irin gehiago hartuaz beretzat eta, martxa horretan, infernura joango dela... Pellok erantzuna bueltan. *Bideoan Eñaut Agirrek abestuta.
Pello Errota eta bere seme Miel Antonen arteko zirika-errematea. Erreka tartean dutela, alde batean Pello eta bestaldean semea astoarekin, urak zeharkatu ezinda. *Bideoan Eñaut Agirrek kontatu eta kantatuta.
Asteasun bazen familia bat, senide asko itsuak zituena. Bizimodua ateratzeko, andre-gizonak bertso-paperak saltzen aritzen ziren kalean. Altzoko Imaz bertsolariak eurentzat jarritako bertsoak abesten zituzten, elkarri handiak esanaz, jendea erakartzeko erostera. *Bideoan Eñaut Agirrek abestuak.
Pello Errota bertsolari ezagunaren alabak ziren Mikela eta Joxepa Iñaxi Elizegitarrak, biak ere bertsolariak. Joxepa Iñaxi Ameriketara joan zen bere neska lagun koadrilarekin, eta Mikelari idazten zizkion gutunak, bera ere joan zedin tentatuz. *Bideoan Eñaut Agirrek kontatu eta kantatua.
Zoologikoan kaiolan dagoen animalia baten larrutik. Gizakiak animaliekiko duen jarreraz.
Eta zer dio jantokiko azaloreak bere aurrean agertzen dugun jarrerari buruz?
Bazen Lasarten herri bertsolari bat, Joxe Miel, oso elizkoia, "Kristo" esaten ziotena. Baina gaizki-esaka aritu zale ere bazen eta, behin, "Motza"gatik handi xamarrak esan omen zituen. Zeharo muturtu zitzaion "Motza", eta bertso hauek jarri zizkion...
Esaera zahar eta esamoldez betetako bertso sorta, ikasgela barruan gertatzen diren egoerak hizpide hartuta.
Abila da Maddalen Arzallus kantu ezagunak hartu eta hitzak aldatzen. Shakira ere jarri du "aringa-aringa", "waka waka" Korrikako imno bihurtuta...
Eguberri, Urte Zahar, Santa Ageda bezperako Eskean kantatzeko koplak. Bi eta hiru puntukoak.
Unai Agirrek Larraitzen (2018-12-21) kantatutako bertso zaharrak. Etxeko katuari Joxe Garmendia bertsolariak jarritako sorta, eta Pello Errotak bere astoari buruz botea. Bideoaren egilea: Anbune.
Erantzun kolpe galantak entzun nahi? Zaldibiko "Artxanberri" artista horretan. Eñaut Agirrek kontatu eta abestua (Larraitz, 2018-12-21). Bideoaren egilea: Anbune.
Lazkao Txikiren begiekin Aralar mendian barrena ibilaldia egiteko prest? Unai Agirrek abestutako sorta (Larraitz, 2018-12-21). Bideoaren egilea: Anbune.
Lazkao Txikik bere seaskari bat-batean kantatutako bertsoak (Zestoa, 1980). Unai eta Eñaut Agirre anaiek abestua (Larraitzen, 2018-12-21). Bideoaren egilea: Anbune.
Bilintx Oiartzunen izan zen pilota partidu bat ikusten. Eguerdian sartu da ostatuan bazkaltzera, baina sartu bezalaxe goseak aterako da gajoa... Mahai-buru eseri den apaizak, garbantzu guztiak bere platererako nahi ditu-eta! Unai Agirrek kantatuko dizkigu (Larraitz, 2018-12-21). Bideoaren egilea: Anbune.
Antonio Urbietak bere anaiari ("Kaskazuri" bertsolariari) Ameriketatik bidali zion gutuna da hau. Gutuna bertsotan jasotzeak eragingo zion zerbait anaiari! Abesten ere, bi anaia: Unai eta Eñaut Agirretarrak (Larraitzen, 2018-12-21). Bideoaren egilea: Anbune.
Joxe Zapirain alargun gelditu zen, 9 seme-alabarekin; zaharrenak 14 urte zituen, txikienak 3 hilabete. Bizitzaren gogortasunari jarritako sorta, Eñaut Agirrek abestua (Larraitz, 2018-12-21). Bideoaren egilea: Anbune.
Pastor Izuelari tabako eske joan zaio Pernando... Nahikoa, ika-mika pizteko! Apaizari ere ez dio erantzun makala emango, Trinitate Santuaren misterioa zortziko txiki batean azalduz. Eñaut Agirrek kontatu eta abestuko dizkigu (Larraitz, 2018-12-21). Bideoaren egilea: Anbune.
Pedro Mari Otañok eta bere osaba Jose Bernardok harreman estua zuten. Pedro Mari Amerikara abiatzerakoan, osabak bertsotan esan zion itzultzen zenerako bere ohea hemen izango zuela prest. Amerikatik badator Pedro Mari; etxeko ate aurrean bertsotan hasi zaio osabari... *Bideoaren egilea: Anbune.
Pedro Mari Otañok Gipuzkoako hiriburuari eskainitako bertsoak. Eñaut Agirrek abestua (Larraitz, 2018-12-21). Bideoaren egilea: Anbune.
Unai Agirrek 36ko gerrari buruz jarritako sorta; Unaiek berak abestua (Larraitz, 2018-12-21). Bideoaren egilea: Anbune.
Juan Frantzisko Petriarena "Xenpelar"en sorta ezaguna, bigarren gerra karlista hasteko zorian zela, gerran ez hasteko eskatzen. Eñaut Agirrek abestua (Larraitz, 2018-12-21). Bideoaren egilea: Anbune.
Hernanin behia erosi du Frantzisko Xenpelarrek, baina ez dauka itxura ederra gajoak... Bederatzi puntuko neurrian idatzitako sorta umoretsua, Eñaut Agirrek abestua (Larraitz, 2018-12-21). Bideoaren egilea: Anbune.
Urumea ibaiak askotan egiten du gainez... Uholdeei jarritako sorta da hau, Unai Agirrek berak abestua (Larraitz, 2018-12-21). Bideoaren egilea: Anbune.
Txirritak jarritako bertso sorta da hau, Pernando Amezketarren ateraldiak eta gertaerak kontatzeko. Unai eta Eñaut Agirre anaiek abestua (Larraitz, 2018-12-21). Bideoaren egilea: Anbune.
Unai Agirre eta Eñaut Agirre anaiek Larraizko jatetxe batean eskainitako emanaldiaren lehen zatia (2018-12-21). Bertso zaharrak abestu zituzten nagusiki, ahotsaren eta memoriaren erakustaldia eginez. Bideo muntaiaren egilea: Anbune.
Unai Agirre eta Eñaut Agirre anaiek Larraizko jatetxe batean eskainitako emanaldiaren bigarren zatia (2018-12-21). Bertso zaharrak abestu zituzten nagusiki, ahotsaren eta memoriaren erakustaldia eginez. Bideo muntaiaren egilea: Anbune.
Andoni Egañak egin zuen bertso eder hau, Lazkao Txiki aurkeztuz...
Kathrine Switzer, maratoi batean dortsalaz atera zen lehen emakumea izan zen (1967, Boston); antolatzaileak lasterketatik botatzen saiatu ziren, baina Switzerrek aurrera jarraitu zuen, lasterkari batzuen laguntzaz. 2018an Donostiara etorrita, Maialen Lujanbiok bertsoz eskertu zion emakumeei ireki zien bidea.
Ikasgelako gatazkak. Gatazkan nork bere partea onartu eta bestearen ona ikusteaz. Gatazkak ikasbide.
Txakurra falta zuela-eta Albizuk jarritako bertso sorta, gertaera azalduz, txakurraren deskribapena eginez eta, aurkitzen zuenari, ekartzeko eskatuz. Sorta Principe de Viana aldizkarian argitaratu zen.
Bilintxek hara zer bertso sorta zuzendu zion Joxe Mari kale-garbitzaileari. Zaldia gurdiari tiraka zuela aritzen zen kale garbitzen, eta nonbait ez zion tratu onik ematen animaliari: goseak zeukan, dena azal eta hezur.
Sorta honetan, lore beldurtuak aurre egingo dio bere zapaltzaileari, Txorimaloburuari. Aurre egitera ausartzeko, loreak amorru handia sentitu behar izan du. Izan ere zapaltzen gaituztenean, amorrua sentitzea ezinbestekoa zaigu, besteei mugak jartzeko.
Amorruz erreakzionatzeko moduak. Amorrua modu eraikitzailean baliatzeaz.
Piropoak, geure buruari! Ispiluaren aurrean bakarrik gaudela, zer esaten diogu gure isladari? Maitasun begiekin ikusten al dugu geure gorputza?
Plazidak 18 urte zituela, etxeko sukaldean, adinez aurrera zihoala esan omen zion aitari eta, ezkontzeko asmoa zuenez, dotea prestatzen joateko. Dotea ezkonberriari gurasoek ematen zioten ondasuna zen.
Erritmo bizian ari dira aldaketak ematen gure gizartean. Sare sozialei esker komunikazioa erraztu da, baina aurrez aurreko harremanak urritzea ere ekar lezake...
Txirrita oso gaztea zela, sei sardina ekarri omen zituzten etxera. Aitak eta amak bina, eta Txirritak eta anaiak bana izan omen zuten jateko. Orduan kantatakoa omen da hau.
Gerra garaian artzain bat hil zuen gizona aurkitu du Txirritak, ostatuan. "Nik jarriko diat negarrez gizon hau, bi bertsorekin" erabaki du Txirritak. Zer kantatu ote zion hiltzaileari? Ikus dezagun Eñaut Agirre, pasadizo eder hau kontatzen.
Aitaren bikotekide berria agertu da etxera. Semeak bere ama zena oraindik gogoan, ez du begi onez ikusten…
Maddik sukaldean negarrez ikusi du amama. Aitarengana joan da Maddi, laguntza eske.
Bi kideren artean egin behar zuten taldeko lana. Baina batek egin du lan guztia… Nola bukatuko ote da bien artekoa?
1986ko Txapelketan Peñagarikano eta Egañaren arteko ofizio honek lehertu zuen Donostiako belodromoa. Fermin Muguruzak azalduko digu nola bururatu zitzaien bertsoaldi hura "Bertso Hop" bihurtzea Negu Gorriak taldekoei...
Martzelina Lopetegiren garaian (Oiartzun, 1864-1930), ohikoa zen ezkontza tratuak egitea, emakumea parte izan gabe. Gurasoek hautatzen zuten, alabarentzat, senar onena: poltsari eta izen onari erreparatuta. Horixe gertatu zaio Martzelinari: Amerikara joanda aberastu den gizon bat etorri zaio, ezkontzeko esanez. Gurasoekin tratua egina du, Martzelinarekin baino lehenago. Martzelina ez dago isilik egoteko…
Errenteriako Ehun (edo oihal) Fabrika Handian egin zuten lan 4 bertsolari ezagunek: Xenpelartarrek (Juan Frantzisko, Maria Luisa eta Joxepa Anttoni) eta Muxarrok. Fabrikan erretzea debekatuta zegoen, antza, eta Muxarro hor ari zen, ezkutuan, pipari tiraka. Hara nola hasi zaion kargu hartzen Juan Frantzisko Petrirena Xenpelar, enkargatu paperean...
Lagun taldean mina ere hartzen dugu sarri. Taldean norbait baztertzeko modu sotil asko daude. Eta zer egiten dugu, bazterketaren ikusle garenean?
Bizitzari jarritako bertso ezagunak. Imanol abeslariak "Iratze okre geldiak" diskoan argitaratua.
Atzerrian dabilenak nostalgiaz lagun bati idatzitako gutuna. Mikel Urdangarin MMXV diskatik.
Hara hemen urte amaiera zoriontzeko, mugikorretan bolo-bolo zabaldu izan den bertsoa.
Mari Domingiren rolaz pentsarazteko sorta. Emakumezko pertsonaiak nola irudikatzen ditugu?
Eguberriak eta kontsumoa. Mikel Markezek kantu bihurtutako bertsoak.
Gaia: Jostailuen sektorea ez omen dago krisian. // Bat-bateko saioa.
Sexismoa jostailuetan. Neskei eta mutilei jostailuen bidez egozten zaizkien rolak.
Gaia: Zure lagun min bat hil zen joan den astean Himalaian. Gaur jaso duzu berak handik bidalitako postala. // Bat-bateko saioa.
Logopedia zerbitzuaren iragarkia, bertsotan. Iragarkien parodia.
Gaia: Zoriontsu bizi denak ez omen dauka kontsumitzeko premia handirik. Zoriontsu bizi denak gauza material oso gutxirekin aski omen du. Zein da zure zoriontasunaren maila? // Bat-bateko saioa.