Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea
Bertso Ikasgela logoa

Bertso sorta Ez gaude printzearen zain

  • Bertsolaria(k): Ixiar Eizagirre
Ipuin klasikoetako pertsonaia emakumezkoak, errebelatzen.
1.
Tirikitena beltza morena
ontza bat txokolate
goizian onena

2.
Errauskine nazkatu
da dena garbitzen
pisu baten jarri da
bakarrik bizitzen.

3.
Loti Ederrak ditu
begiak ireki:
“Printzearen zain ez naiz
geldituko beti”.

4.
Basoan ilunpean
otsoak gelditu
Txanogorritxok hortzak
erakutsi ditu.

5.
Ederrak ez du alboan
piztirik izan nahi
Edurne Zuri dabil
zazpirekin alai.

6.
Printzesa maitemindu
da sorginarekin
errege dantzan dabil
takoi zapatekin.

7.
Eta hau hola bazan
edota ez bazan
izan gaitezen libre
gure herriko plazan!