Memoria jolasa egingo dugu, historiako bertsolariekin. Adi txartelei: bertsolari bakoitza non ezkutatzen asmatzeko prest? Bertsolarien izenak eta herriak ere ikas genitzake.
Oinak sailkatu eta antolatu genitzake, irizpide ezberdinen baitan: zorroztasuna, gaiarekin duten lotura, kategoria gramatikalen arabera...
Lagun batekin haserretu eta barkamena eskatzea asko kostatzen zaio Nereari... Eta guk zer egiten dugu halakotan?
Galdera luzatuko zaio, aldiro, bertsolari bati eta honek zirtoz erantzun beharko du. Horretarako, erantzunean baliatzeko oina ere emango zaio aurrez.
Kopla sorta ezaguna entzungo dugu lehenik, arretaz. Ondoren bi memoria jolas egingo ditugu, pantailaz: ia oroitzen dugun gorputz atal bakoitza zerekin konparatzen den!
1967ko txapelketan txistuka zituenak, bertso bakarrean, txalotan lehertzen jarri zituen Urepeleko artzainak. Ezagutu dezagun bertsolari handi honen bizitza eta bertsoaldiak.
Bat-batean ariko gara, Beldur Gauean ditugun asmoei buruz. Kopla txikiak osatuko ditugu, 3 moldetan: puntu erdika, lehen puntua emanda eta azken puntua emanda.
Lehen puntua emango zaigu eta kopla txikia osatu beharko dugu. Horretarako 3 oin emango zaizkigu aukeran.
Bere buruari koplak jartzeko eskatu diogu Amets Arzallusi. Goza dezagun puntutik puntura osatu duen sokaz!
Euskal Herrian aspaldidanik ospatzen da arima hilen gaua... Gaur "Halloween" izenez ezaguna.
"Arimen Gaua" eta beldurraren inguruko bertso sortak, bat-bateko bertsoaldiak eta kontakizunak.
Lehenik zer roletan ari nahi dugun erabakiko dugu: bertsolari ala gai-jartzaile. Bertsolariek binaka jarrita kopla sortuko dute; horretarako bi oinak emango zaizkie. Gai-jartzaileek, berriz, bertsolarientzat aldiro gaia asmatuko dute; noski, oin bikoteari ondo doakion gaia izan dadin zainduz.
Zer den hankaluzea eta zer hankamotza ikusiko dugu. Ondoren, kopla sortan bi akats horiek antzematera jolastuko dugu, pantailaren aurka!
Gorputzeko organo bakoitza non dagoen eta zer eginkizun dituen ikasteko jolasa. Kopla handian, organo bakoitzaren berri emango zaigu eta irudian zein den topatu beharko dugu.
Haurren lekutik kontatuta, egunerokoan irakasleekin eta gurasoekin dituzten xextrak.
A-tik Z-ra, galderak botako dizkigu pantailak, munduko zein herrialde den asma dezagun. Ea 5 minutu pasa baino lehen erantzuten ditugun guztiak!
Pasa hitza jolasaren 10 bertsio ezberdin ditugu hemen. Hitza zein den asmatu behar dugu. Horretarako, puntu batean pistak emango zaizkigu. Hitz hori zein hizkirekin hasten den eta nola bukatzen den ere (errima zein den) esaten zaigu.
Azaroaren 25ean Zarauzko ikastetxe guztiak udaletxe aurrean elkartuko dira eta kopla sorta hau abestuko dute, harremanetan elkarri tratu onak emateko konpromezua hartuz herritar denek. Abes dezagun Aner "Euzkitze"ren sorta eder hau!
Astelehenetik igandera, zein den gure betiko leloa azalduko dugu, zirtoka.
Andoni gastronomiako kritikaria da. Sebastianen jatetxera sartu, bazter guztiak miatu eta galdezka hasiko zaio Sebastiani, zorrotz... Ez dago ixilik egoteko txefa! Ikusi nuanean doinuan, galdera erantzunetan egindako saio ederra.
Har ditzagun bost margo. Irudian errimatzen duten zatiei kolore bera emango diegu.
Hitz bat emango zaigu eta ea azkar sakatzen dugun berekin errimatzen duen hitza. Adi, tiroak huts egin gabe!
Udako oporrak bukatu eta berriz ere eskolara... Gustura al gaude ikasturte berriaz? Eskolako ohiko egoerek emango digute hamaika gai kantu eta kontuetarako!
Gure gorputzak radar zorrotza du: beste bizidunak gugana zer-nolako emozioekin datozen antzemateko gai.
Basoko animaliak ezagutu ditzagun! Iturria: Ikaselkar hezkuntza argitaletxea. Kili Kili, 4-6 urtekoentzat ipuin jostagarriak, 1. koadernoa: "Otsoko gose da".
Andoni Egañari hitza eman zioten 1997ko Txapelketa Nagusian, bertsoa botatzeko. Bi jolas egingo ditugu, pantailaren aurka: hitza asmatzen eta bertsoaren oinak asmatzen.
Kopla zein bertsoetan hutsuneak betetzeko jolasa, hankaluzeak eta hankamotzak sahiestuz.
Elkarri galdera-erantzunetan ariko dira, pertsonaia ezkutua zein den igarri arte!
LH6. mailatik aurrerako ikasleei zuzendutako misterio jokua.
Hitza zein den asmatu behar dugu. Horretarako, puntu batean pistak emango zaizkigu. Hitz hori zein hizkirekin hasten den eta nola bukatzen den ere (errima zein den) esaten zaigu.
Hara zer-nolako produktu berritzaile eta xelebreak asmatu dituzten! Zein da bakoitzari dagokion leloa edo eslogana?
Argazki zaharrei begira, iraganera bidaiatuko dugu. Ea asmatzen dugun bakoitza zein bertsolari den!
A-tik Z-ra, pistak emango dizkigu pantailak, ea igartzen dugun Korrikari lotutako zein hitz den. Adi, erantzun zuzenak errimatu egiten du eta!
Kopla bakoitzean marrazki bizidunetako pertsonaia bat aurkeztuko zaigu. Ea asmatzen dugun nor den!
Dadoa bota eta taulan aurrera egingo dugu. Ea zein bertso froga egokitzen zaigun!
Dadoa bota eta egokitzen zaigun gelaxkan, oinak emango zaizkigu, kopla edo bertsoa osatu dezagun. Jolasten hasterako, erabaki dezagun kopletan edo bertsotan ariko garen, eta zenbat denborako muga jarriko diogun geure buruari kantuan hasteko.
Futbolaz galdera bitxiak horra... Ea asmatzen ditugun erantzunak!
Bertsolaritzari buruz zenbat ikasi dugun neurtuko dugu oraingoan! Ea gurutzegrama osatzeko gai garen.
Kopla entzun eta ea asmatzen dugun nor den. Adi pertsona izenari, errimatu egiten du-eta koplarekin!
Hara hemen zortziko txikian saio umoretsu bat! Aita-alabak dira Agin eta Nerea. Euren etxean inoiz zaletasunik izan ez bada ere, gaur alaba etorri zaio aitari esanaz boxeoan hasi nahi duela.
Ikasle, irakasle eta gurasoek, aste arrunt batean izan ohi dituzten xextrak. Bertso sortak eta bat-bateko bertsoaldiak.
Parrandetan hanburgesak saltzen dituzte "Furgofarran", Alaiak eta Nereak. Gaur, Euskal Herriko Txapelketa finala jokatu da Iruñean, Nafarroa Arenan. Ea zer gautxori hurbiltzen zaizkieten, ketchup bila...
Oiongo Katxia, neguko bufoi zaratatsua da; bere funtzio nagusia da neguko lozorroan dagoen natura esnatzea. "Katxiaren iraulketa"n, lurrean etzan eta herriko banderaren azpian biraka hasten denean, lurra bera ernaltzeko eta eguzki berria (argia) berriz sortzeko erritu magikoa antzezten du. Neguko iluntasunaren aurrean Oiondarrek urtarrilean berezko duten pozaren eta biziraupen senaren ikur indartsua da.
Guardiako Katximorroa, bufoi dotore eta zirikatzailea da. Herritarrak beldurtzen ditu larru-zahagiarekin eta dantzarien buru da. Kolorez betetzen ditu herriko kaleak eta uda hasierako bizi-poza eta komunitatearen berritzea ospatzera dator.
Hamaika bitxikeria gertatzen dira oporretan. Ikus ditzagun horietako batzuk, bertsolariak bat-batean entzunez!
Bertsoen oinak asmatzea izango da gure lana. Horretarako, erreparatu dezagun zein errima familiatakoak diren!
Ipuina 6 bertsotan kontatuko dugu. Horretarako, azken puntua eta 3 oinak emango zaizkigu.
Gure begiek nola ikusten dituzte koloreak? Entzun eta ikus dezagun... Iturria: Ikaselkar hezkuntza argitaletxea. Kimu Erronka, LHren lehen etaparako sortutako ikasmaterial globalizatua.
Ipuinei buruzko bertso sortak, bat-bateko bertsoaldiak zein ahozko kontakizunak.
Memoria jolasa egingo dugu. Adi txartelei: bertsolari bakoitza non ezkutatzen asmatzeko prest? Bertsolarien izenak eta herriak ere ikas genitzake.
Memoria jolasa egingo dugu. Adi txartelei: bertsolari bakoitza non ezkutatzen asmatzeko prest? Bertsolarien izenak eta herriak ere ikas genitzake.
Memoria jolasa egingo dugu, historiako bertsolariekin. Adi txartelei: bertsolari bakoitza non ezkutatzen asmatzeko prest? Bertsolarien izenak eta herriak ere ikas genitzake.
Txirritak jarritako bertso sorta da hau, Pernando Amezketarren ateraldiak eta gertaerak kontatzeko. Unai eta Eñaut Agirre anaiek abestua (Larraitz, 2018-12-21). Bideoaren egilea: Anbune.
Familia bakoitza berezia da, bakarra. Gure gelan ere familia oso desberdinak elkartzen gara. Sorta honekin etxez etxe bidaiatuko dugu! Iturria: Ikaselkar hezkuntza argitaletxea. Kimu Erronka, LHren lehen etaparako sortutako ikasmaterial globalizatua.
“Maite nau ala ez nau maite?” jolasean bezala, margarita bakoitzari petalo batzuk kendu eta beste batzuk utzi beharko dizkiogu.
Kirol lehiari buruz bertso sorta hau jarri zuen Iñaki Artolak, bere bertso eskolako ikasleekin abesteko. Musikatuta ekarri dugu Bertsoikasgelara. Entzun eta... izango dugu gero zer hitz egina! Nola bizi dugu guk lehia?
Munduko herrialdeak eta lekuak asmatzen jolastuko dute Uxuek eta Beñatek. Gai-jartzaileak puntua jarriko die, pista emanez, eta bertsolariek puntua erantzun beharko dute. Erantzun zuzenak errimatu egiten du! Ea guk ere asmatzen dugun zein leku diren...
Arabako herri inauteriak eta pertsonaia zantarrak dira erruleta honen gaia. Ea zenbat dakizun Arabako festa berezi hauei buruz!
Kopla ezagun hauetan, ea bereizten ditugun zein den puntua, zein oina eta zein errima.
Errepidean kontuz ez ibiltzeak bere ondorioak ditu. Hauxe da Martini jarri dioten gaia: "Istripua izan zenuenetik, gaur lehen aldiz zutik jarri zara".
Euren koadrilako lagun batek arte erakusketa bat zabaldu berri du. Inagurazioan daude Aroa eta Iñaki; arteari buruz ez dute gehiegi ulertzen eta harrituta daude.
Eta zer dio jantokiko azaloreak bere aurrean agertzen dugun jarrerari buruz?
Koplak entzun eta ea asmatzen dugun bakoitza zein animalia den! Iturria: Ikaselkar hezkuntza argitaletxea. Kimu Erronka, LHren lehen etaparako sortutako ikasmaterial globalizatua.
Joaldunak dira Amets eta Maddalen. Amets hasiberria da eta Maddalenek esan dio bere lehen ateraldia Korrikako kilometroan izango dela.
Historian emakumeek egin duten ekarpena zientzian, politikan, artean... Emakumeen inbisibilizazioa. Historia isildua. Emakume batzuen ekarpena azaltzen du sortak: Marie Gouze, Nellie Bly, Marie Curie, Frida Kahlo, Rosa Parks.
Neurri txikian eta handian aritzeko, azken puntua eta oinak emango zaizkigu. Atzekoz aurrera koplak eta zortzikoak osatzen ariko gara.
Zozoak beleari.. kopla bi! Ikasmaterialeko "Ipuinak bertsotan" sekuentzia didaktikoa, PDFan.
Koplei oinak falta zaizkie. Ea puntu bakoitzean oin egokia hautatzen dugun! Jolasa bukatzean, audioaren laguntzaz abestu genitzake.
Baserrian bizi al zara? Kale-etxean bizi bazara, izan al zara inoiz baserrian? Ea zer dioten bertan bizi diren abereek! Iturria: Ikaselkar hezkuntza argitaletxea. Kili Kili, 4-6 urtekoentzat ipuin jostagarriak, 2. koadernoa: "Xagu eta Katu baserrian".
Euskal Herriko 7 herrialdeetan aberastasun handia dugu inauterietan. Jantzi mozorroak eta has dezagun bidaia, euskararen lurretan barna!
Jatetxera satu dira goseak amorratzen; kartan zopa ez, beste guztia eskatu dute. Ari dira platerak jan eta jan, baina bete-bete eginda daude. Tupperra eskatu edo ez, dudatan daude elkarri begira.
Hitza asmatu behar dugu. Horretarako, definizioa eta hitzaren amaiera emango zaigu.
Hitza zein den asmatu behar dugu. Horretarako, puntu batean pistak emango zaizkigu. Hitz hori zein hizkirekin hasten den eta nola bukatzen den ere (errima zein den) esaten zaigu.
Memoria jolasa egingo dugu. Adi txartelei: bertsolari bakoitza non ezkutatzen asmatzeko prest? Bertsolarien izenak eta herriak ere ikas genitzake.
Memoria jolasa egingo dugu. Adi txartelei: bertsolari bakoitza non ezkutatzen asmatzeko prest? Bertsolarien izenak eta herriak ere ikas genitzake.
Naturako sendabideak erabiltzen ziren lehen. Orain lurra dago gaixorik, eta industria farmazeutikoen mende dago zientzia.
Hitza asmatu behar dugu. Horretarako, definizioa eta hitzaren amaiera emango zaigu.
Maiteminduta gauzkan horri, tori piropo sorta, azukre-eztitan lika-lika eginda.
Erorketa inozoei koplak jarriko dizkiegu, umorez. Horretarako, lehenik, pare-parera datozen oin bikoteak osatuko ditugu.
Bertsoei oinak falta zaizkie. Ea puntu bakoitzean oin egokia hautatzen dugun! Jolasa bukatzean, audioaren laguntzaz abestu genitzake.
A-tik Z-ra, pistak emango dizkigu pantailak, ea igartzen dugun Inauteriei lotutako zein hitz den. Adi, erantzun zuzenak errimatu egiten du eta!
Entzun dezagun otsoa, bere burua aurkezten. Zer moduz bizi ote da basoan? Iturria: Ikaselkar hezkuntza argitaletxea. Kili Kili, 4-6 urtekoentzat ipuin jostagarriak, 1. koadernoa: "Otsoko gose da".
Markitos harrapatu egin dute herritarrek eta asto gainean daramate plazara, epaiketara. Atzetik datoz andre-gizona, artzaina eta artaldea, domadorea eta hartza, idiak, porreroak. Predikadoreak eman du epaia: erre sutan Markitos!
Bideo honetan ikusgai Euskal Herriko txoko ezberdinetan nola ospatzen den Santa Ageda koplariekin!
Koplatan, “banu, balego eta balitz…” kantatuz ariko gara: egoera bitxi bakoitzean zer egingo genukeen, galderari erantzunez, puntu bakarrean.
Xagu bizitzeko leku on baten bila ibili da, batera eta bestera. Oraintxe iritsi berri da baserrira: leku ederra dirudi honek! Entzun dezagun zer dion Xaguk. Iturria: Ikaselkar hezkuntza argitaletxea. Kili Kili, 4-6 urtekoentzat ipuin jostagarriak, 2. koadernoa: "Xagu eta Katu baserrian".