Bertso idatzien bilduma, musikaz lagunduta.
Goza dezagun musikarekin eta hitzarekin, rap erritmora! Iturria: IkasElkar hezkuntza argitaletxea. Kimu Erronka, LHren lehen etaparako sortutako ikasmaterial globalizatua.
Gure begiek nola ikusten dituzte koloreak? Entzun eta ikus dezagun... Iturria: IkasElkar hezkuntza argitaletxea. Kimu Erronka, LHren lehen etaparako sortutako ikasmaterial globalizatua.
Bertsoa entzun eta ea antzematen dugun zein lanbide den. Iturria: IkasElkar hezkuntza argitaletxea. Kimu Erronka, LHren lehen etaparako sortutako ikasmaterial globalizatua.
Iturria: IkasElkar hezkuntza argitaletxea. Kimu Erronka, LHren lehen etaparako sortutako ikasmaterial globalizatua.
Koplak entzun eta ea asmatzen dugun bakoitza zein animalia den! Iturria: IkasElkar hezkuntza argitaletxea. Kimu Erronka, LHren lehen etaparako sortutako ikasmaterial globalizatua.
Iturria: IkasElkar hezkuntza argitaletxea. Kimu Erronka, LHren lehen etaparako sortutako ikasmaterial globalizatua.
Etxe guztiak dira ezberdinak eta bakarrak. Baita bertan bizi den familia bakoitza eta partaide bakoitza ere. Denak ezberdinak badira, zer da etxe bat etxe egiten duena?
Amets Arzallusek eta Ibrahima Baldek “Miñan” liburua idatzi dute. Ibrahimak Ginean izandako haurtzaroa eta Europara etortzeko egindako bidaia gogorra azaltzen du. Zer ote datorkio orain burura, “etxea” esanda?
Bertsolariek kubatarrengandik ikasi zuten Seguidilla. Andonik Europako herrialdeetan barna eramango gaitu, Seguidillaren erritmora.
Lurra zaintzen baserritarrak daki. Baratzetik platerera datorrenean, gure osasuna eta ingurumena zaintzen ari gara. Julenen esku laztuek badute guri zer kontatu.
Denbora librea urrea da. Denbora libre dugunean, nahi dugun huraxe egiteko, zertan gozatzen dugu? Peruk umetan ostiral arratsaldeak zituen libre-libre. Asteko unerik onena, ostiral arratsaldea!
Zenbaki arruntak zer diren azalduko digu Jone matematikariak, hitz neurtutan.
Gizakiok naturako baliabideak neurriz gain hartzen baditugu, planetari ez diogu astirik ematen berriztatzeko, eta agortzen ari gara. Energia berriztagarriak izan daitezke orekarako bidea.
Eskolaz kanpo hamaika ekintzatan apuntatzen gara. Batzuk gure zaletasunak dira eta, beste batzuk, gurasoek “animatuta” edo erdi-behartuta egiten ditugunak. Batzuetan, zama sentitzeraino. Alazne ausartu da gurasoei esatera: “Aski da! Desapuntatzera noa!”
Euskal Herriko hiri handiena dugu Bilbo, Bizkaiko hiriburua. Ezagutu dezagun! Ibaizabal ibaiari segituz egingo dugu ibilbidea. Bertako bertsolaria den Oihana Bartrak emango dizkigu azalpenak!
Gela ederra osatzen dugu. Ospatzekoa da zer-nolako taldea izatera iritsi garen.
Miragarria da natura, atomo txikienetik unibertso amaitezineraino. Bizidun talde bakoitzaren funtzionamendua ere, bai bitxia!
"Herri txiki, infernu handi" dio esaerak, baina herri txiki ederrez josia dugu Euskal Herria. Sebastian Lizaso plazaz plaza dabil urtetan eta berak ezagutzen du, inork baino hobeto, bakoitzaren berri!
Euskal mitologiako 10 pertsonaia aurkeztuko dizkigu kopla sorta honek. Bideoan zeinu hizkuntzan ere jarraitzeko aukera dugu.
1901. urtean Orion balea harrapatu zuten, arraunean itsasoko erraldoiarengana joanda. Bertso herrikoi hauek jaso dute, ederki, garai hartan nola arrantzatzen zen balea.
Gizakiok asko dugu animaliengandik ikasteko! Piztia bakoitzaren bertuteak, bertsotan, Eñaut eta Unai Agirreren ahotsean. Bertsoak Juan Kruz Beloki Aranburu “Motza”k jarri zituen (1875 Zubieta-1940 Donostia)
Basarri bertsolariak 36ko gerraz jarritako sorta ederra, Sebastian Lizasok abestu eta Joseba Tapiak musikatua, "Agur itxorta maite" diskoan.
Hitz politak edo muxuak bidaltzeko, modu errazena whatsappa zaigu egun. Mendekotasuna ere badugu sare sozialekin... Bertsoei oinak falta zaizkie. Ea puntu bakoitzean oin egokia hautatzen dugun!
Haurren lekutik kontatuta, egunerokoan irakasleekin eta gurasoekin dituzten xextrak.
Seme punkiak, hipsterrak, raperoak... Alaba gotikoak, pijoak, bertsolariak... Gazteon artean, denetik gaude! Gurasoa sartuko da bakoitzaren logelan, errietan. Baina… Nolakoa ote da bakoitzaren logela? Zergatik hartuko ote dio kargu gurasoak bakoitzari? Eta zer eta nola erantzungo ote dio bakoitzak gurasoari?
Aita batek bere alaba nerabeari zuzendutako bertsoak. Guraso eta seme-alaben harremanean gertatzen den aldaketa, nerabezaroan. Etxeko gatazkak.
Historian emakumeek egin duten ekarpena zientzian, politikan, artean... Emakumeen inbisibilizazioa. Historia isildua. Emakume batzuen ekarpena azaltzen du sortak: Marie Gouze, Nellie Bly, Marie Curie, Frida Kahlo, Rosa Parks.
Giza abereon artean fauna zabala dago. Gure jarreretan, animalia baten edo bestearen antza hartzen dugu sarri. Sorta abestu eta pentsa dezagun gero: animalia bat banintz, zein izango nintzateke?
Gaia: Neork ez zuen espero. Baina lortu egin duzu. // Bat-bateko saioa.
Kopla herrikoietan "Ikusi nuenean…" abestu izan dugu, orain arte. Baina ikusi soilik ez: entzun, usaindu, ukitu eta dastatu ere egin genezake, bost zentzumenen bidez!
Eguberri, Urte Zahar, Santa Ageda bezperako Eskean kantatzeko koplak. Bi puntukoak.
Munduko leku ezberdinetatik, haurrek Olentzerori egiten dizkioten eskariak. Eguberriak eta kontsumoa. Miseria munduan. Iturria: Argia astekaria.
Ikus dezagun 2020a agurtzeko zer bertso prestatu duten Larraulgo eskolako lagunek! Guk ere egin genezake antzeko zerbait... Ideiak hartzeko balioko digu!
Etxean hamaika gauza gustagarri egin ditzakegu... irudimenari jarraitu besterik ez dugu! Asier Alcedok eta Iholdi Beristainek ez dute aspertzeko tarterik behintzat.
Euskaldunak gutxiengoa diren herrietan, euskal hiztunek sentitzen duten "xomorro - berde" sentsazioaz.
Gasteizko eskolen artean osatutako bertso bideo-klipa, Txikitinparian doinuan!
Boise (Ameriketako Estatu Batuak) hiriko euskaldunak sarri elkartzen dira: elkarrekin dantzan egin, musean jokatu, musika jo, abestu, ikastolara joan... Eta baita bertsotan egiteko ere. Ikus dezagun zer mezu duten guri emateko, Euskararen Egunean!
Bere buruari koplak jartzeko eskatu diogu Amets Arzallusi. Goza dezagun puntutik puntura osatu duen sokaz!
Bi egun dira aitite hil zela. Bukatu da azken agurra eta neba-arrebak etxera itzulita, hizketan hasi dira.
Geure buruaz ari garela… denok gara ezberdinak eta bakarrak. Bakoitzak gure gorputza daukagu, gure hizketa modua, gure ibilera… Izateko gure modu berezia eta bakarra. Hortaz… zergatik egin barre besteen berezitasunei? Zergatik lotsatu ezberdin egiten gaituenaz?
Kutsaduraz, Lurra planetaren suntsipenaz. Ingurumena, ekologia, kontsumo arduratsua, elikagai ekologikoak eta osasuna lantzeko sorta.
Euskal Herrian aspaldidanik ospatzen da arima hilen gaua... Gaur "Halloween" izenez ezaguna.
Dena ez da lore eta edertasun. Sentimendu marroi-likits askoak ere badira. Garai zaila, DBHkoa...
Ipuin klasiko honen amaierak emango digu zer pentsatua eta zertaz hitz egina! Zein da ipuinaren mezua? Emango al diogu beste bukaera bat istorioari?
Emakume zientzialarien asmakuntzei eskainitako sorta. Iturriak: Irunero aldizkaria eta Irunabar ataria.
Gure burua aurkezteko koplak jarriko ditugu, nork gure berri emanez. Laguntza gisa, hara hemen ereduzko koplak!
Plaktona antxoak, antxoa hegaluzeak, hegaluzea gizakiak, gizakia krokodiloak... Ea asmatzen dugun, elikatzeko moduagatik, zein animalia ageri den bertso bakoitzean!
Eguneroko bizitza ere bada zelebre askoa... Xabier Lete zenak, "Gizon arruntaren koplak" jarri zituen: bertso aldrebes eta ezagunak dira, gizon baten egunerokoa kontatuz, irriz. Onintza Enbeitak emakume baten egun arrunta azalduko digu oraingoan; doinu berean, ezberdin.
Gure proiektuan parte hartzen duten Bilboko ikastetxe guztien artean sortutako abestia! Eskerrik asko ikastetxeei, Bilboko Udalari eta irakasle zein ikasle guztioi!
Bi haurren arteko elkarrizketa: bata alaba bakarra da, besteak neba-arrebak ditu. Egoera bakoitzaren alde onak eta txarrak.
Lotarakoan haurraren eta helduaren arteko elkarrizketa, beldurrei buruz.
Koplatan emotikonoa deskribatzen da, aurpegi keinuak eta emozioak adieraziz. Ea asmatzen dugun kopla bakoitza zein emotikonori dagokion!
Aste Santua iritsi eta "positibo" eman! Oporrak logelan pasa behar... Bati baino gehiagori gertatu zaio aurten. Goza dezagun bertso sorta honekin!
Ikasle-irakaslearen arteko galde-erantzunak, Ruanda abiapuntu hartuta. Merkatuaren globalizazioa, miseriaren bizkar sortzen den aberastasuna munduan. Herrialde aberatsak, herrialde pobreen kontura.
Guk ba al dakigu zein ikasketa edo lanbidetarantz zuzendu nahi dugun?
Bi lagunen arteko elkarrizketa. Mutila hilekoari buruzko galderak egiten neskari. Hilekoa bizitzeko moduak. Zikloak bizitzan.
Bertso Eguna 2010, afalosteko bertso jarriak. Amei eskainitako sorta.
Euskara ez da eskola barruko hizkuntza soilik. Aisialdiko ekintzak euskaraz egiteaz.
Maitemintzen garenean, barruak nahaspilatzen zaizkigu eta galderak datoz zurrunbiloan… Zenbat irrika eta zalantza!
Maiteminduta gauzkan horri, tori piropo sorta, azukre-eztitan lika-lika eginda.
Lotsa kentzeko kremaren iragarkia, bertsotan. Iragarkien parodia.
Ipuin klasikoetan agertzen den maitasun erromantikoaz, eta printze-printzesa rolez.
Maddi Ane Txoperenak gitarra lagun osatutako sorta, bizitzen ari garen egoerari.
Eguberri, Urte Zahar, Santa Ageda bezperako Eskean kantatzeko koplak. Hiru puntukoak.
Lur eta Izaro, bi lagun dira. Gaur aitortu dio Izarok lehendabiziko muxua eman duela asteburuan.
Ikasgelan elkartzen diren hizkuntzak. Etorkinak eta integrazioa, kultur aniztasuna, euskara.
Etorkinak eta integrazioa, kultur aniztasuna, euskara. Taldea: Pirritx eta Porrotx.
Unai Ormaetxeak eta Mikel Inunek sortutako kantua, "No woman no cry" kopla doinuaz.
Harremanetan elkarri tratu ona ematearen garrantziaz. Zaintza. Parekidetasuna. Elkarbizitza.
Mugikorrarekin dugun harremanaz sorta kritikoa. Gaztetxoen larrutik begiratuta.
"Ama begira zazu leihotik kalera..." kopla ezagunek, gaur abestuta, zer berri diote? Hara Iñaki Gurrutxagaren bertsio ganberroa, Eneko Beretxinagaren ahotsaz.