Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea
Bertso Ikasgela logoa

Bertso sorta Piztien bertsoak

  • Bertsolaria(k): Unai Agirre Goia, Juan Kruz Beloki "Motza", Eñaut Agirre
Gizakiok asko dugu animaliengandik ikasteko! Piztia bakoitzaren bertuteak, bertsotan, Eñaut eta Unai Agirreren ahotsean. Bertsoak Juan Kruz Beloki Aranburu “Motza”k jarri zituen (1875 Zubieta-1940 Donostia)
1.
Kabiya egiten ez da asiko
txepetxa arra bezin goiz,
baño ez du iñork esan biarrik,
berak badaki nun da noiz,
lanian ai dala beira egotia
suertatu izan zait iñoiz,
tellatu azpian kapiyuan kontra
paretari erasten loiz,
kanpotik orla antolatzen du,
barrena berriz algadoiz.

2.
Txingurriyak ere badaduka
naiko adelantua,
orrek lurretan karriatzen du
sekulako elementua,
udan kanpotik ateratzen du
betzat neguko kontua,
azkenerako osatutzen du
torre gisako muntua ...
txepetxa dala azkarra baña
ezta bera're tontua.

3.
Erliak ere udan kanpotik
etxera eramaten du,
ark e badaki bere buruba
neguban nola mantendu;
iñori eztiyo ezer ostutzen,
berak egiña jaten du,
langille danak alkar artuta
alperra ito ta kendu ...
guk ere askoz obe genikek
ori egingo bagendu.

4.
Mats ta masusta, piko, mizpira,
perill, intxaur da udare,
labe, labetxo, txabola, borda,
etxe eta ziudade,
sagar, sagardo, barril da tiñi,
upela eta tolare ...
osasunakin oiek ditunak
bizi litakek ola're.

5.
Besabe, are, bost-ortz ta gurdi,
akullu, uztarri ta *ere, (*ere=ede)
atxur ta pala, sega ta itai,
sarde eta eskobare,
zerri ta zakur, asto ta katu,
auntz, ardi, bei ta abere,
aita ta ama, seme ta alabak
preziso biar dirade ...
baserritarra biar bezela
osatze'ote da ala're?

6.
Buztin, lur, ondar, iyeltso, porlan,
arri, iraulika ta kare,
sube, suangil, ziraun da muskar,
kirkir, karakol da bare,
azaiak eta basakatubak
egunez gordeta daude,
gaubez jateko bestek egiña
iñor akordatu gabe.

7.
Sagu, arratoi, sator, satitzu,
bele, mika, iskiñosuak,
txepetx, pintxana, irriu, enaba,
okil, birigarro, usuak,
ate, antzara, putre, kurrillo,
ollagor, eper, *pausuak, (*pausuak=paga usuak)
gibel da bare, biotz, birika,
lukainka, arrautz, txoizuak,
Motzak bazekik nola jartze'idan
kaxuelkara gozuak.

8.
Erropa sitsak, aza bariak,
eta arbiya berriz arrak,
burniya ordoiak, egurra pipiak,
soroa otia ta larrak,
artua olluak, ezkurra zerrik
eta gaztaña azkonarrak,
atzetik saguk ta arratoiak,
aik uzte'ituzten kondarrak,
jaten ditula, esaten dute,
lenoko guraso zarrak.

*Bertsoak Auspoa sailan jasota bezala idatzita daude.