Hauek dira aste honetan ikasgelatan egin ditugun jolasak!
Kopla ezagun hauetan, ea bereizten ditugun zein den puntua, zein oina eta zein errima.
A-tik Z-ra, galderak botako dizkigu pantailak, munduko zein herrialde den asma dezagun. Ea 5 minutu pasa baino lehen erantzuten ditugun guztiak!
Gurutzegrama honetan Euskal Herrian oso ezagun izan diren hamar bertsolariren izenak daude ezkutatuta. Gogora ezazu garai bateko bertsolariak goitizenez edo ezizenez zirela ezagunak. Ea asmatzen dituzun zeintzuk diren!
Hitz bat emango zaigu eta ea azkar sakatzen dugun berekin errimatzen duen hitza. Adi, tiroak huts egin gabe!
Kopla txikian hutsuneak betetzeko jolasa, hankaluzeak eta hankamotzak sahiestuz.
Dadoa bota eta fitxak tableroan barna mugituz, lauki bakoitzean bertsolaritzari buruzko galdera bati erantzun beharko diogu. Pantailaz jolasteko prest?
Pasa hitza jolasaren 10 bertsio ezberdin ditugu hemen. Hitza zein den asmatu behar dugu. Horretarako, puntu batean pistak emango zaizkigu. Hitz hori zein hizkirekin hasten den eta nola bukatzen den ere (errima zein den) esaten zaigu.
Bertsoei oinak falta zaizkie. Ea puntu bakoitzean oin egokia hautatzen dugun! Jolasa amaitzean audioaz lagunduta abestu genitzake.
Puntua entzungo dugu, fruta baten pista emanez. Ia oroitzen dugun fruta hori zein txartelen azpian dagoen... Bitaminaz betetako memoria eta errima jolasa da!
Kopla bakoitzean emotikono bat deskribatuko zaigu. Ea dagokion aurpegia klikatzen dugun!
Bertso bat entzungo dugu aldiro. Ea asmatzen dugun, elikatzeko moduagatik, zein animalia den.
Bertsolaritzari buruz zenbat ikasi dugun neurtuko dugu oraingoan! Ea gurutzegrama osatzeko gai garen.
Zer den hankaluzea eta zer hankamotza ikusiko dugu. Ondoren, kopla sortan bi akats horiek antzematera jolastuko dugu, pantailaren aurka!
Gorputzeko organo bakoitza non dagoen eta zer eginkizun dituen ikasteko jolasa. Kopla handian, organo bakoitzaren berri emango zaigu eta irudian zein den topatu beharko dugu.
Kopla entzun eta ea asmatzen dugun nor den. Adi pertsona izenari, errimatu egiten du-eta koplarekin!
Hitza zein den asmatu behar dugu. Horretarako, puntu batean pistak emango zaizkigu. Hitz hori zein hizkirekin hasten den eta nola bukatzen den ere (errima zein den) esaten zaigu.
Zortziko txikian hutsuneak betetzeko jolasa, hankaluzeak eta hankamotzak sahiestuz.
Hitza asmatu behar dugu. Horretarako, definizioa eta hitzaren amaiera emango zaigu.
A-tik Z-ra, galderak botako dizkigu pantailak, bertsolaritzaz. Ea erantzunak asmatzen ditugun, 7 minutu pasa baino lehen!
"Ikusi nuenean" koplek etengabe errepikatzen dute egitura bera: lehen puntua beti modu batera hasten da ("Ikusi nuenean"), eta bigarren puntua beti molde berean ("iruditu zitzaidan"). Ikasleei puntua, bertso-lerroa eta errima zer den azaltzeko ariketa da hau.
Kopla txikian hutsuneak betetzeko jolasa, hankaluzeak eta hankamotzak sahiestuz.
Bertsoei oinak falta zaizkie. Ea puntu bakoitzean oin egokia hautatzen dugun! Jolasa bukatzean, audioaren laguntzaz abestu genitzake.
A-tik Z-ra, pistak emango dizkigu pantailak, ea igartzen dugun Inauteriei lotutako zein hitz den. Adi, erantzun zuzenak errimatu egiten du eta!
Kopla handian hutsuneak betetzeko jolasa, hankaluzeak eta hankamotzak sahiestuz.
Bertsoak entzun eta unibertsoari buruzko galderak erantzungo ditugu. Adi, bertsoetan datoz-eta guk behar ditugun erantzunak!
Hitza zein den asmatu behar dugu. Horretarako, puntu batean pistak emango zaizkigu. Hitz hori zein hizkirekin hasten den eta nola bukatzen den ere (errima zein den) esaten zaigu.
Kopletan deskribatzen digutena paperean marraztera jolastuko dugu. Amaieran, ea gure artelanak zenbaterainoko antza duen irudi ezkutuarekin!
Errima familiak zer diren ikasi dugunez, ea lortzen dugun buruhauste hau askatzea! Gelaxka bakoitzean errimatzen duen hitz bat, gutxienez, jarri beharko dugu eta taula osatu.
Kopla bakoitzean marrazki bizidunetako pertsonaia bat aurkeztuko zaigu. Ea asmatzen dugun nor den!
Kopla handian hutsuneak betetzeko jolasa, hankaluzeak eta hankamotzak sahiestuz.
Naturak ematen dizkigu bizitzeko behar ditugunak eta, gaixotzen garenean, baita sendabideak ere. Sendabelarrak dira horren adibide. Puntu batean azalduko zaigu zer sendatzen laguntzen duen eta guk zein belar den igarri beharko dugu. Adi errimari!
Koplei oinak falta zaizkie. Ea puntu bakoitzean oin egokia hautatzen dugun! Jolasa bukatzean, audioaren laguntzaz abestu genitzake.
Hara zer-nolako produktu berritzaile eta xelebreak asmatu dituzten! Zein da bakoitzari dagokion leloa edo eslogana?
Har ditzagun bost margo. Irudian errimatzen duten zatiei kolore bera emango diegu.
Puntuan esango zaigu asmakizuna. Erantzun zuzenak errimatu egiten du. Ezin asmatu bagabiltza, bigarren pista soinua entzutea izango da.
Hitzaren azken bi bokalak emango zaizkigu oraingoan. Baietz asmatu!
Kopla ezagun hauetan, ea bereizten ditugun zein den puntua, zein oina eta zein errima.
Hitza asmatu behar dugu. Horretarako, definizioa eta hitzaren amaiera emango zaigu.
Kopla sorta ezaguna entzungo dugu lehenik, arretaz. Ondoren bi memoria jolas egingo ditugu, pantailaz: ia oroitzen dugun gorputz atal bakoitza zerekin konparatzen den!
Argazki zaharrei begira, iraganera bidaiatuko dugu. Ea asmatzen dugun bakoitza zein bertsolari den!
Emozio bakoitzari, errimatzen duen irudia topatu beharko diogu. Amaitzean, oin bikoteekin kopletan ari gaitezke.
Ikusi makusi, oihaneko argazki honetan, zein animalia den! Baietz etxekoei irabazi... erronka botako al diegu?
Hitza asmatu behar dugu. Horretarako, definizioa eta hitzaren amaiera emango zaigu.
"Baldarrak" kopla sorta entzun ahala, oina zein den igarri beharko dugu.
Bost galderari erantzun beharko diegu, egia ala gezurra den igarriz. Jolastuz, historiako emakume bertsolarien berri ikasiko dugu!
"Ikusi nuenean" kopla ezagunak abestuko ditugu, lehenik. Jarri arreta, gero memoria jolasak egingo ditugu-eta!
Hitza asmatu behar dugu. Horretarako, definizioa eta hitzaren amaiera emango zaigu.
Bertsoen oinak asmatzea izango da gure lana. Horretarako, erreparatu dezagun zein errima familiatakoak diren!
Sei asmakizun ezberdin, pantailaz jolasteko. Bertsotan pistak emango zaizkigu, guk eskatu ahala, pausoka. Ea bertsoak amaitzerako igartzen dugun zer den!
“Maite nau ala ez nau maite?” jolasean bezala, margarita bakoitzari petalo batzuk kendu eta beste batzuk utzi beharko dizkiogu.
Puntua bi bertso-lerrotan idazten ikasteko ariketa. Bertso hauetan, hirugarren puntua guk banatu behar dugu bi bertso-lerrotan. Jolasa bukatzean, audioaren laguntzaz abestu ditzakegu.
Bertsoei oinak falta zaizkie. Ea puntu bakoitzean oin egokia hautatzen dugun! Jolasa bukatzean audioaren laguntzaz abestu genitzake.
Bertso bakoitzean potoak aurkitu eta konpontzen saiatuko gara. Horretarako, azpian ditugun oinak erabiliko ditugu. Erne! Agian bertso guztiek ez daukate potorik...
Koplei oinak falta zaizkie. Ea puntu bakoitzean oin egokia hautatzen dugun! Jolasa bukatzean, audioaren laguntzaz abestu genitzake.
Koplei oinak falta zaizkie. Ea puntu bakoitzean oin egokia hautatzen dugun! Jolasa bukatzean, audioaren laguntzaz abestu genitzake.
Bertsoei oinak falta zaizkie. Ea puntu bakoitzean oin egokia hautatzen dugun! Jolasa bukatzean, audioaren laguntzaz abestu genitzake.
Gaiari lotutako oinak zein diren identifikatzeko ariketa.
Oihana Iguaranen bertso sorta entzunaz, 12 esaera zahar eta esamolde ezagutuko ditugu. Ondoren, hauek ikasteko pantaila jolasa egingo dugu.
Bertsoen oinak asmatzea izango da gure lana. Horretarako, erreparatu dezagun zein errima familiatakoak diren!
Bertso bakoitzean potoak aurkitu eta konpontzen saiatuko gara. Horretarako, azpian ditugun oinak erabiliko ditugu. Erne! Agian bertso guztiek ez daukate potorik...
Bertso bakoitzean potoak aurkitu eta konpontzen saiatuko gara. Horretarako, azpian ditugun oinak erabiliko ditugu. Erne! Agian bertso guztiek ez daukate potorik...
Oinak falta dituzte bertsoek. Ea puntu bakoitzean egoki datorrena hautatzen dugun!
Bertsoetan poto egin den ala ez (hitz polisemikoa delako) bereizteko jolasa.
Hiru bertsotan pistak emango zaizkigu, pausoka. Ia bertsoak amaitzerako igartzen dugun zer den!
Bertsoei oinak falta zaizkie. Ea puntu bakoitzean oin egokia hautatzen dugun! Jolasa bukatzean, audioaren laguntzaz abestu genitzake.
Oinak falta dituzte bertsoek. Ea puntu bakoitzari zein oin dagokion xuxen hautatzen dugun!
Andoni Egañari hitza eman zioten 1997ko Txapelketa Nagusian, bertsoa botatzeko. Bi jolas egingo ditugu, pantailaren aurka: hitza asmatzen eta bertsoaren oinak asmatzen.
Aldiro kopla bat entzungo dugu, egoera bat deskribatuko diguna. Egoera horri zein esamolde dagokion parera hautatu beharko dugu. Pantaila jolas honetan guztira 10 kopla eta 10 esamolde ezagutuko ditugu, 3 kopla doinu ezberdinetan.
Aldiro bertso bat entzungo dugu, egoera bat deskribatuko diguna. Egoera horri zein esaera zahar datorkion parera hautatu beharko dugu. Guztira zortzi bertso, zortzi esaera zahar, zortzi doinu eskaintzen ditu pantaila jolas honek.
Fitxak inprimatu eta dominoan jolastuko dugu, errimatzen duten hitzekin. Ea hitzen katea osatzen dugun! Puntuka ala kopletan ere egin genezake, fitxak jarri ahala... Jolastu nahi?
Zirtoak esaldi errimatuak dira; erantzun zorrotzak emateko, hitz joko umoretsuak. Elkarri ZASKA!-k sartzera jolastu nahi?
Hara zer jolasetan jarri zituzten bertsolariak, bikoteka. Barre galantak egin zituzten behintzat... Ikus dezagun bertsolarien lehiaketa eta gero geuk jolastuko dugu!
LH6. mailatik aurrerako ikasleei zuzendutako misterio jokua.