Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

Albisteak

Albistearen argazkia
Arabako Bideo-Kopla Lehiaketa zabalik da

"Mundua hobetzeko asmakizunak" gaiari buruz, hiru eta sei kopla artean aurkeztu beharko dituzte, bideoz. Lanak bidaltzeko epea azaroaren 18ra arte dute zabalik, 14 urte arteko Arabako gaztetxoek.

Albistearen argazkia
Xalbador hil zela 50 urte

Azaroaren 7an beteko dira 50 urte Urepeleko artzaina hil zela. Ezagutu dezagun bertso bakarrean txistuka zituenak txaloz lehertzen jarri zituen bertsolari handi honen bizitza eta bertsoaldiak.

Albistearen argazkia
Indarkeriari, ez

Azaroak 25 Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna da. Bertsoaldiak ikusiz gaian barneratuko gara eta gelan elkarrizketarako hizpidea emango digute: zein izan dira gure bizipenak? Amaitzeko, bertso sortak abestu genitzake elkarrekin, tratu onen alde!

Albistearen argazkia
Bertso Derbia ikasleen aurrean jokatuko da

Urriaren 30ean, goizeko 11:00etan izango da Amorebietako Zornotza Aretoan. Bertsolarien saioaz gozatuko dute Lauaxeta Ikastola, Andra Mari Ikastola, El Carmelo Ikastetxea eta Karmengo Ama Ikastetxeko ikasleek.

Albistearen argazkia
Bizkaiko gazteek udazkeneko plana dute azaroaren 6tik 7ra

Gorozikan (Muxikan) egingo dute asteburu pasa 2008-2011 urte bitartean jaiotakoek. Ekimenez betetako egonaldia Gernika-Lumon amaituko da, Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako finalaurreko saioa ikusiz.

Albistearen argazkia
Gau Beltza!

Urriaren 31an ospatzen da "Gau Beltza", "Arimen Gaua" edo "Halloween" delakoa. Bertsotan ere beldurrari aurre egiteko prest?

Albistearen argazkia
"Danon plaza" ekimena urrian, Bizkaian

Bat-bateko 8 bertso saioko zirkuitua egingo da urrian. Oholtzan elkartuko dira 18 urtez beherako gaztetxoak, 18-25 urteko gazteak eta Bizkaiko Txapelketako finalistak.

Albistearen argazkia
Asteartea 13, kukuak oker jo digu

Zorte txarra omen dakarte 13 zenbakidun astearteek. Baita katu beltzek, eskilarapeek eta ispilu hautsiek ere. Superstiziosoak al gara? Bizitzan noiz izan dugu zorte txar, txar, txarra? Goza dezagun bertsoekin eta kanta dezagun guk ere!