Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

Albisteak

Albistearen argazkia
Euskararen Eguna

Abenduaren 3an ospatzen dugu Euskararen Eguna. Baliatu dezagun gure gelako hizkuntzei buruz hitz egin eta egunerokoan sortzen zaizkigun egoerez hausnartzeko. Eskolako festan plazaratzeko zirtoak eta koplak egingo ditugu gero!

Albistearen argazkia
Badator Nafarroako Txapelketako finala!

Azaroaren 29an, larunbatez, 17:00etan hasiko da saioa, Iruñeko Nafarroa Arenan. Bertaratzerik ez badugu, zuzenean ikus genezake ETB4 eta www.bertsoa.eus hedabideetan. Bertsolariak animatzeko koplak jarriko al ditugu?

Albistearen argazkia
Indarkeriari, ez

Azaroak 25 Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna da. Bertsoaldiak ikusiz gaian barneratuko gara eta gelan elkarrizketarako hizpidea emango digute: zein izan dira gure bizipenak? Amaitzeko, bertso sortak abestu genitzake elkarrekin, tratu onen alde!

Albistearen argazkia
Araban ALEA bideo-kopla lehiaketa martxan da

"Gure herriko xelebrekeriak" gaitzat hartuta, bideo-koplak azaroaren 19ra arte bidali ditzakegu 14 urtez beherako arabarrok.

Albistearen argazkia
Bertso Zirkua!

Alanbrearen gainean aritzen gara bertsotan ari garela, erori-ez erori, inprobisatzen. Hitzekin magia egiteko prest? Hastera doa ikuskizuna!

Albistearen argazkia
Bizkaian gazteen udazkeneko plana azaroaren 14tik 15era

Gorozikan izango da 15-18 urteko gazteen egonaldia eta izena emateko epea zabalik dago.

Albistearen argazkia
Nafarroako bertso eskoletan izen-ematea zabalik dago

Irailaren 26ra bitarte dugu aukera izena emateko, webgunean. Urriaren lehen astean abiatuko dira eskolak.

Albistearen argazkia
Lazkao Txiki bertsopaper lehiaketaren sariak banatu dituzte

Gaztetxoen mailan Narbarteko Maialen Urtxegik eskuratu du lehen saria. Altzagako Lexuri Bastidak eta Hernaniko Ekai Legorburuk ere jaso dituzte sariak.