Abenduaren 14ean, larunbatez, arratsaldeko 17:00etan hasiko da saioa, Donostiako Ilunbe zezen plazan. Bertaratzerik ez badugu, zuzenean ikus genezake ETB1 eta www.bertsoa.eus hedabideetan. Bertsolariak animatzeko koplak jarriko al ditugu?
Abenduaren 26tik 27ra bi egonaldi egingo dira, Legasan eta Amaiurren. Ba al zatoz?
82 urterekin erabakia hartu du Orioko abeslariak: ez du kontzertu gehiago emango. Gure memoriaren soinu bandan, kantu mitiko asko dira Benitorenak. Bertso plazetan ere, zenbat doinu entzuten ditugun bereak... Adi zerrendari!
Lesakako Irain ikastetxean, bertsolaritza erdigunean jarriz, 2 urtetik 12 urtera bitarteko proiektu osoa garatu dute. Planteamendua eta materiala eskuragarri jarri nahi izan dute eskola guztientzat eta bertantxe dugu!
15-22 urteko gazteentzat egonaldia dugu Lekarozko aterpetxean, abenduaren 26tik 30era. Bertsolaritza, antzerkia, literatura, kantagintza eta ilustrazioaz gozatzera etorri nahi?
Kanpezuko Mendialdea IPI ikastetxeko DBH4. mailako ikasleek sorta bixi hau jarri dute, San Martin azokan egindako festari buruz. "Ai San Martin, Ai San Martin, etxera noa ajeakin...".
Arabako 14 urtez beherako ikasleek aukera dugu bideoz gure koplak bidaltzeko, azaroaren 15era arte.
15 urte betetzen dituen ekimenak ikastetxeetako aretoak kanturako plaza bihurtzen ditu, bertso-eskoletako 18 urtez beherako gazteentzat. Entzuleak 11-12 urteko gaztetxoak dira, ikastetxeetan bertsolaritza lantzen ari direnak. Maiatzera arte eskainiko dira saioak.