Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

Lorategia

2021-11-25


Maiteminduta al gaude? Norbait bereziki gustuko dugu ala asko ditugu begiko? Ea bihotzak zer dion, kopla doinuaz kantuan hasita... Ahozko loreak hartu eta emateko prest?

 

SARRERA - ZER EGINGO DUGU?

Kopla txikiak neurri handira pasatzen eta kopla handiak neurri txikira ekartzen ariko gara. 

...eta zer ikasiko dugu?

Zein diren bertso neurri nagusiak eta zein diren neurria luzatzeko edo mozteko estrategiak.

Plazara!

Kopletan ahozko lore sorta ederra osatuko dugunez... Inori oparitu nahi?

 

 

EREDUAK - GOZA DEZAGUN MAITASUN BERTSOEKIN!

 

Bihotz kontuei buruzko bat-bateko bertsoaldi asko ditugu aukeran, denak ere umorezkoak.

Bertso sortetan, berriz, piropoak kopletan nola esan ikus genezake. Maiteminak sortzen digun emozio nahas-mahasak hamaika galdera ere piztuko dizkigu!

 

 

AZALPENA - NEURRI TXIKIAK ETA HANDIAK

 

Kopla txikian aritu izan gara orain arte. Orain kopla handian ere bertsotan egiteko pausoa ematera goaz.

Baina, horretarako, lehenik bertso neurri ezagunenak bereizten ikasiko dugu.

 

Ba al zenekien 3.000 bertso doinu jaso direla orain arte?

Neurri guztietakoak daude: txikiak eta handiak, luzeak eta laburrak... 

Ezagutu ditzagun neurririk erabilienak!

 

 

AZALPENA - NEURRIAN SARTZEN: ESALDIAK LUZATZEKO ETA MOZTEKO ESTRATEGIAK

 

Laster kopletan ariko gara, maiteminari buruz.

Kopla txikian eta kopla handian ariko gara. Eta doinua egoki betetzeko, hankaluzerik eta hankamotzik egin gabe, batzuetan hitz gehiago sartu beharra egokituko zaigu, edo hitzen bat kendu beharra bestela.

Ikus dezagun zein diren esaldiak luzatzeko eta mozteko estrategiak!

 

 

KOPLAK NEURRIZ ALDATZEN - AZKEN DANTZALDIA UDALEKUAN

 

Ikasi dugu neurri txikiak eta neurri handiak ezberdintzen. Esaldiak luzatzeko eta mozteko estrategiak ere ikusi ditugu.

Ikasitakoak praktikan jarriz, ea orain kopla sorta hau neurri txikira eta neurri handira egokitzen dugun, doinu ezberdinetan abestu ahal izateko.

 

 

GU PUNTULARI - AMODIO AMORE

 

"Badabadum" doinuan ariko gara oraingoan: neurri bereziko kopla da.

Puntua jarriko digute eta guk beste puntu batekin erantzun dezagun, 3 oin emango zaizkigu aukeran.

Ea neurrian sartzen asmatzen dugun oraingoan ere!

 

 

GU KOPLARI - BI OINAK EMANDA, MAITASUN KOPLAK

 

Oin bikoteak hartu eta kopletan egingo dugu, maitasunari buruz.

Goza dezagun gure lore festan!

*Gelan dinamika bideratzeko karta jolasak erabili genitzake. 

 

 

AZKEN JOLASA - ERRIMEN MARGARITA

 

 “Maite nau ala ez nau maite?” jolasean bezala, margarita bakoitzari petalo batzuk kendu eta beste batzuk utzi beharko dizkiogu.
 
 Lore bakoitzean, errimatzen ez duten hitzak baztertzeko prest?

Gogoan izan errima familiak!

Loreetan gelditzen zaizkigun 4 oinekin, puntuka egin dezakegu gero.