Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

Bat-batekoak

Plazetan entzundako bertsoaldien hautaketa.

Bat-batekoa
Argazkia
Ipuinetako pertsonaiak asmatzen

Elkarri galdera-erantzunetan ariko dira, pertsonaia ezkutua zein den igarri arte!

Bat-batekoa
Argazkia
Puntu erantzunak Gabonei buruz

Aitor Bizkarra, 2018ko Bizkaiko Txapelketa finala.

Bat-batekoa
Argazkia
Kuadrillan harremanak ez direnean onak...

Gaztetatik egon zara kuadrilla berean. Oso gustura egon zara beti baina, azken aldian, sentitzen duzu eman behar ez dituzun azalpenak eskatzen dizkizutela.

Bat-batekoa
Argazkia
Nerabea, ikaskideek beregatik diotenaz paso egiten

Nerabea da Xabat. Bere zaletasunengatik "frikia" dela esan izan diote ikaskideek. Gero eta gutxiago inporta zaio besteek diotena.

Bat-batekoa
Argazkia
Joanesek txorimaloari Xabaten trajea jarri dio

Nafarroako Bertsolari Txapelketa 2023 finala. Zortziko txikian.

Bat-batekoa
Argazkia
Pilota partidan, publikoan bat oihuka eta bestea lotsatuta

Nafarroako bertsolari txapelketako finala. Julio Sotok bere 6. txapela eskuratu zuen eta Eneko Lazkoz izan zen bigarren.

Bat-batekoa
Argazkia
Bikote hasiberria jatetxean. Puntuka

Gaia: Bikote hasiberria zarete. Jatetxe batera joan zarete, erdi ezkutuan, inork ikusi ez zaitzaten. Ezaguna besterik ez dago.

Bat-batekoa
Argazkia
Kubatarrak euskaldunoi zirika

Hara ze dezima umoretsuak kantatu zituzten Kubako repentistek, EITB-ko Azpimarra saioan.

Bat-batekoa
Argazkia
Lazkao Txikik ispiluari

Ispilu bat eman zioten Lazkao Txikiri, bakarka aritzeko. Zer esango ote dio bere buruari?

Bat-batekoa
Argazkia
Galdera erantzunetan, sukaldaria eta kritiko gastronomikoa

Andoni gastronomiako kritikaria da. Sebastianen jatetxera sartu, bazter guztiak miatu eta galdezka hasiko zaio Sebastiani, zorrotz... Ez dago ixilik egoteko txefa! Ikusi nuanean doinuan, galdera erantzunetan egindako saio ederra.

Bat-batekoa
Argazkia
Nagusiari yintonika

Txapelketa Nagusia 2017 Gaia: ezkutatu egin zara, ikusi ez zaitzaten.

Bat-batekoa
Argazkia
Zirtoz erantzun, oina emanda

Galdera luzatuko zaio, aldiro, bertsolari bati eta honek zirtoz erantzun beharko du. Horretarako, erantzunean baliatzeko oina ere emango zaio aurrez.

Bat-batekoa
Argazkia
Habanera doinuan, ahalik eta hitz gehien sartzen

Bikoteka egingo dute lehiaketa. Gai-jartzaileak emango die heldulekua, eta horren inguruko ahalik eta hitz gehien esan beharko dituzte Habanera doinuan, puntuka.

Bat-batekoa
Argazkia
Lujanbio eta Messi

Maialen Lujanbiok ohorezko sakea egin zuen Anoetan, Erreala eta Bartzelonaren arteko partiduan.

Bat-batekoa
Argazkia
Pertsonaiak asmatzen

Bertsolariak zein den pertsonaia ezkutua asmatu beharko du, kantukideei galderak eginez. Algara ederrak egin zituen publikoak...

Bat-batekoa
Argazkia
Lige kontutan puntuari erantzuten

Onintza Enbeitak lige kontutan xaxatuko du... Ikus dezagun zer erantzun ematen dituen Eneko Araiztegik!

Bat-batekoa
Argazkia
Goierritarrak Paris-Dakarren

Paris-Dakar motor lasterketan abiatu da Goierriko kuadrila...

Bat-batekoa
Argazkia
Iribarre konplizea egin diozue elkarri

Txapelketa Nagusia 2022, Nafarroa Arena.

Bat-batekoa
Argazkia
Lotsa gainditzeko terapian

Ametsek eta Maialenek, gehiegizko lotsa lantzeko terapian ezagutu dute elkar. Hitz egiten hasteko ordua da... 2022ko Txapelketa Nagusiko finalean, buruz burukoan egindako saioa.

Bat-batekoa
Argazkia
Amari eskainitako agurra

Aitor Mendiluzek 2022ko Txapelketa Nagusiko finalean, agurreko bertsoan, Maialen eta Amets zoriondu zituen lehenik, txapela eta bigarren postua eskuratzeagatik. Ondoren ama ekarri zuen gogora. Ikustagun zergatik...

Bat-batekoa
Argazkia
Maialeni buruzko pelikulan Amets aktore

Maialeni buruzko pelikula autobiografiko bat egin behar dute. Amets da Maialenen rola jokatuko duen aktorea. Txapelketa Nagusia 2022, buruz burukoa.

Bat-batekoa
Argazkia
Frontoiaren erdian ezkontzeko eskatzen

Bikotea dira Aitor eta Maddalen. Pilota partidua ikustera joan dira eta, partidua hasi aurretik, Maddalen kantxaren erdira irten da, Aitorri berekin ezkontzeko eskatzera, denen aurrean.

Bat-batekoa
Argazkia
Maiteen izenak tatuatu eta ezabatzen, behin eta berriz

Beñat tatuatzailea da eta Sustrai bezeroa. Sustraiek eskatu dio azalean tatuatua duen izena ezabatzeko eta beste izen bat idazteko. Hirugarren aldia da gauza bera egiten duena!

Bat-batekoa
Argazkia
Futbol taldetik bota duten haurra

2022ko Txapelketa Nagusian, ganbarako lanean, gai hau jarri zioten Ametsi: "Kanporatu egin zintuzten. Bizitza erabat aldatu zaizu".

Bat-batekoa
Argazkia
Gabon gaueko afarian saltsa ederra...

Bikotea dira Xabat Galletebeitia eta Etxahun Lekue. Gabon gaua da eta familiako afarian daude. Etxahunek gorroto ditu halako ospakizunak; Xabatek, aldiz, ondo baino hobeto pasatzen du beti. Etxahunek denbora darama Xabati keinuka, joan egin nahi duela adierazten. Xabatek ez du seinale bat bera ere jasotzen...

Bat-batekoa
Argazkia
NASAko arduraduna espazio ontzirako kide bila

Unai Mendizabal NASAko arduraduna da, eta beste bertsolariak prest daude espazio ontzira igotzeko. Zer lanetan jarriko ote du bakoitza?

Bat-batekoa
Argazkia
Goxoki eske atea jo duen haurra eta Gau Beltzaz diskurtsoa ematen hasi zaion aitona

"Halloween" ospatzen ari da Maialen, mozorrotuta, goxoki eske herrian barrena. Andoni aitonaren atea jo du eta diskurtsoa ematen hasi zaio, Gau Beltzaren euskal tradizioaz.

Bat-batekoa
Argazkia
Haurra goxokiak lapurtzen eta dendaria

Gaia: zu, Nahikari, goxoki denda bateko langilea zara. Nerea bezeroak denbora luzea darama bueltaka. Laguntza eskaintzera joan zarenean, ahoa beteta daukala harrapatu duzu.

Bat-batekoa
Argazkia
Astebete pantailarik gabe

Gaia: Astebete pantailarik gabe egoteko hautua egin zenuen atzo. Urduri nabari duzu zure burua.

Bat-batekoa
Argazkia
Hondartzan bainujantzian agertu nahi ez

Gaia: Hondartza denboraldia hasi da eta konturatu zara zure lagun batek ez duela bainujantzian egon nahi jendaurrean.

Bat-batekoa
Argazkia
Lehen aldiz odola ematera joan zara

2022ko Euskal Herriko Eskolarteko finala.

Bat-batekoa
Argazkia
Puntu erantzuna - Irantzu Idoate

2022ko Euskal Herriko Eskolarteko finala. Puntua: Eguraldi honekin onena itzala.

Bat-batekoa
Argazkia
Puntu erantzuna - Jon Mendiluze

2022ko Euskal Herriko Eskolarteko finala. Puntua: Zein da planik onena asteburuetan?

Bat-batekoa
Argazkia
Ondarroako jaialdia - 2 oinak emanda

Oholtzara irten diren ikasleak binaka jarri dira eta 2 oinak eman dizkiete. Entzun ditzagun kopletan bat-batean!

Bat-batekoa
Argazkia
Ondarroako jaialdia, ofizioka - asteburuan zer egin?

Zapatua heldu da eta Arianek eta Garazik zinemara joan nahi dute. Oierrek eta Norak, aldiz, nahiago dute kalean ibili.

Bat-batekoa
Argazkia
Ondarroako jaialdia, ofizioka - oporrak eta etxeko lanak

Oporretako lehen eguna da. Izarrek eta Enarak oporretarako bidali dizkieten etxeko lan guztiak lehen egunean egin nahi dituzte, gero libre libre ibiltzeko. Aissak eta Nahiak, aldiz, nahiago dute uda hasiera gozatu eta lanak aurreragorako utzi.

Bat-batekoa
Argazkia
Ondarroako jaialdia - bertsolariei puntua jarrita

Oholtzara irten diren ikasleek puntua jarriko diete bertsolariei eta hauek erantzun egingo dute, kopla osatuz. Zer galdetuko ote diete?

Bat-batekoa
Argazkia
Puntu lotsagabeak erantzuten!

Getariko fenomeno batek puntua jarriko dio bakoitzari, zaurian azkura eginez... Isilik ez du utziko inor.

Bat-batekoa
Argazkia
Korrikako kilometroan irten behar duten joaldunak

Joaldunak dira Amets eta Maddalen. Amets hasiberria da eta Maddalenek esan dio bere lehen ateraldia Korrikako kilometroan izango dela.

Bat-batekoa
Argazkia
Jolasa koplatan - munduko zein leku da?

Munduko herrialdeak eta lekuak asmatzen jolastuko dute Uxuek eta Beñatek. Gai-jartzaileak puntua jarriko die, pista emanez, eta bertsolariek puntua erantzun beharko dute. Erantzun zuzenak errimatu egiten du! Ea guk ere asmatzen dugun zein leku diren...

Bat-batekoa
Argazkia
Loti ederra, bertsoekin esnatu litekeena

Loti Ederra izango da Fredi Paia. Ehun urte daramatza zurrungan! Bertsolariek bertso bana kantatuko diote, ea esnatzen den...

Bat-batekoa
Argazkia
Elkarri hitz politak esan eta elkar lotsagorritzen

Ez gaude ohituta besteei gauza onak esatera. Ariketa horixe jarri diete bi bertsolariei: besteari piropoak esatea, bestea lotsagorritu arte.

Bat-batekoa
Argazkia
Zein eskuk egiten dituzte jostailuak?

"Jostailua" hitza gaitzat emanda

Bat-batekoa
Argazkia
Xabi Payaren segidilla

2008ko abuztuan Donostiako jaietan Xabi Payak botatako segidilla; hasierako zatia falta arren, ikuskizun ederra da. Bideoa Gotzon Aranburuk grabatu zuen.

Bat-batekoa
Argazkia
Maskota aproposaren bila

Gaia: zuk Maialen, urte asko daramazu bakarrik bizitzen. Egoera horretaz aspertuta maskota bat erostea pentsatu duzu eta animalia denda batera joan zara. Han topatu dituzu atzeko bost hauek, aukeran. Zein uste duzu ondoen egokituko dela zure etxera?

Bat-batekoa
Argazkia
Publizitatea bertsotan, Unaik iruzkinduta

Bertsolari bakoitzak produktu baten publizitatea egingo du, bertso bakarrean. Aldiro Unairen iruzkin kritikoa entzungo dugu.

Bat-batekoa
Argazkia
Familia bazkarian Julio ez da isiltzen eta Unaik ezin du jasan

Eguberrietako bazkarian elkartu dira senideak mahaian. Julio ez da isiltzen (segidillan ikusiko dugu!). Unaik oso tarteka hartzen du hitza, baina bere kopla zorrotzek moztuko dute Julioren jarioa...

Bat-batekoa
Argazkia
Jolasa: bai ala ez?

Gai jartzaileak, aldiro, esaldi bat botako die. "Bai, erabat ados!" pentsatzen dutenek mikro batetik abestuko dute eta "Ezta pentsatu ere!" uste dutenek beste mikrotik. Umore ederra jarri zuten bertsolariek... Jolastuko al dugu gero guk ere?

Bat-batekoa
Argazkia
Etxean aterpetu duen pertsonarekin afaltzen

Nondik etorri ote da Ametsek etxean hartu duen pertsona hori? Nor ote da?

Bat-batekoa
Argazkia
Irakasle gelan euskara gutxi

Gaia: Atetik sartu zarenean ixildu egin dira denak.

Bat-batekoa
Argazkia
Magoa zerrarekin eta kutxan sartu dena

Gaia: Aitor, zure ametsa izan da beti magoa izatea. Baina mago on bat izateko asko entseatu behar da, eta Maialeni eskatu diozu laguntza. Hasi zarete: Maialen kaxoian sartu, mahaian etzan eta zerrarekin...

Bat-batekoa
Argazkia
Bullyinga ikasgelan

Gaia: DBHko ikaslea zara. Ikasturte hasieratik zure gelako lagun bati goizero-goizero burlaka ekiten diote. Gaur ere begira zaude, isilik.

Bat-batekoa
Argazkia
Querreque - Julio Soto eta Alondras Huastecas

Gaia: Rebeca, zuk hirukotean inprobisatzen duzu. Julio zurekin kantatzera animatu izan da. Baina gaur ez da bakarrik etortzera ausartu.

Bat-batekoa
Argazkia
Tolestu eta gorde egin duzu

Gai ireki honen aurrean, Julio aitona baten larruan sartu zen, heriotzari begira jarriko dena.

Bat-batekoa
Argazkia
Barkamena eskatzearen zailtasuna.

Lagun batekin haserretu eta barkamena eskatzea asko kostatzen zaio Nereari... Eta guk zer egiten dugu halakotan?

Bat-batekoa
Argazkia
Afaritan semea mugikorretik begiak altxa ezinda!

Ikus ditzagun ofizioka, bi gaztetxo hauek. Ama-semeak dira; afaritan daudela, semeak ez du bere mugikorretik begirada jasotzen... Sutan dago ama!

Bat-batekoa
Argazkia
Sare sozialei buruz, galdera erantzunetan

Kopla doinuan, batek galdetu eta besteak erantzun ariko dira Oihana Iguaran eta Unai Mendizabal.

Bat-batekoa
Argazkia
Pilotarien puntuak erantzuten

Iñaki Artola, Jokin Altuna eta Maider Mendizabal pilotariek jarritako puntuei erantzuten.

Bat-batekoa
Argazkia
"Pasahitza" jolasean

Ea puntua entzun, eta bertsolariek abestu aurretik asmatzen dugun guk!

Bat-batekoa
Argazkia
Ipuina bertsotan - Charlie eta txokolatezko lantegia

Berako Labiaga ikastolako ikasleek egindako bertso antzerkia, 2018/2019 ikasturte amaieran.

Bat-batekoa
Argazkia
Oinak emanda bat-batean

Ikasturte amaierako jaialdian, oinak emango zaizkie ikasleei eta bat-batean abestuko dute.

Bat-batekoa
Argazkia
Bi estralurtar, Lurra planetara etorri ala ez

Seiko motzean egindako saio umoretsua, hara! Urruneko planeta bateko biztanleak dira Agin eta Beñat. Euren planeta suntsitzear dela-eta, bizitzeko toki baten bila Lurrera iritsi dira. Agini planeta egokia iruditzen zaio euren espeziea bizitzeko. Beñat ez dago horren ziur...

Bat-batekoa
Argazkia
Lurra gaixorik dago

Naturako sendabideak erabiltzen ziren lehen. Orain lurra dago gaixorik, eta industria farmazeutikoen mende dago zientzia.

Bat-batekoa
Argazkia
Julio Sotori aholku eske, galdera erantzunetan

Nafarroako txapelduna da Julio. Ekhiñe eta Bittori bertsolari gazteak, galdezka joan zaizkio, bertsotarako bere trukuak jakin nahian.

Bat-batekoa
Argazkia
Igeriketa irakaslea, haurra eta ama

Jon haurrak, udan moilan trago txarrak hartu ditu eta ama, Nerea, izututa izan du alboan. Horregatik igerilekuko ikastarora ekarri du, Angoni begiralearengana.

Bat-batekoa
Argazkia
Futbolean galdu duen haurraz elkarrizketan

Gaia: Eskola mailako futbol entrenatzailea zara. Negarrez ari den zortzi urteko umetxo bati botak eranzten laguntzen ari zara.

Bat-batekoa
Argazkia
Emakume heldu bat bere urtebetetze egunean mahaia jasotzen

Txapelketa Nagusia 2017. Gaia: Amaitu da ospakizuna. Dena jasotzen ari zara.

Bat-batekoa
Argazkia
"zu zara nire..." maitasun koplak

Gaia: Hiru poeta afizionatu maitemindu dira. Amets, poeta erromantikoa. Unai, poeta makarra. Eta Oihana, poeta iraultzailea. Trikitixak lagunduta kopletan egingo dute. Koplak beti hasiko dira "Zu zara nire...".

Bat-batekoa
Argazkia
Frontoi berria okertuta omen dago

Palaz jokatzera etorri dira lau lagun. Frontoia zeharo okertuta dagoela iruditzen zaie... Zuzen jotzen ba ote dakite eurek?

Bat-batekoa
Argazkia
"Motxila" hitza emanda

Xabat Illarregiri "motxila" hitza eman zioten gaitzat. Bizitzan nork bere motxilak eta bere bideak ditu...

Bat-batekoa
Argazkia
Musukoa jantzita eramatearen alde onak

Musukoa jantzita eramateak, gure egunerokoan, zein alde txar eta zein alde on ditu? Entzun ditzagun bertsolariak... Geuk ere antzekorik sentitu al dugu?

Bat-batekoa
Argazkia
Kale hizkera - esamoldeak euskaratzen

Gazteleraz esan ohi ditugun esamoldeak, espresioak botako dizkie Uxue Alberdik, puntu batean. Eta euskaraz nola esango luketen erantzun beharko dute Miren Artetxek eta Andoni Egañak, beste puntu batekin. Goza dezagun umoreaz eta Miren eta Andoniren erreflexu azkarrekin!

Bat-batekoa
Argazkia
Eskiatzera joan nahi baina xoxik ez

Elurretara eskiatzera joan nahi dute biek, baina txanponik ez. Beñatek gurasoei eskatu nahi die dirua; Oihanak ez.

Bat-batekoa
Argazkia
Batzuei ez diegu lehen hitza euskaraz egiten

Gaia: Etorkina zara. Aspaldi euskaraz ikasi zenuen arren, denak zuzentzen zaizkizu erdaraz.

Bat-batekoa
Argazkia
Jolasa - Habaneran nork hitz gehiago esan eta memorizatu

Hara zer algara egin zituzten bertsolariek, jolas honetan. Bi taldetan jarriko dira. Lehenik, bikote batek Habaneran puntuka egingo du, gai bati buruz ahalik eta hitz gehien esaten. Ondoren, taldeko hirugarrenak, saiatu behar du Habanera errepikatzen, gogoratzen dituen hitz gehien ekarriz. Jolastuko al dugu geuk ere?

Bat-batekoa
Argazkia
Haurrak Olentzerorekin galdera-erantzunetan

COVID-aren harira dauden neurriekin, Olentzerok etortzerik izango duen kezkatuta daude Onintza eta Unai. Bideo-dei bidez Olentzerorekin jarri dira harremanetan. Ikus ditzagun galdera-erantzunetan!

Bat-batekoa
Argazkia
Euskarari buruzko leloak asmatzen pankartetarako

Herritarrak festetan euskara erabiltzera animatzeko, Euskaralditik pankartak jarri nahi dituzte kalean, esaldi batzuekin. Bertsolariei esaldiak, leloak asmatzeko lana jarri diete. Ariketa polita da! Eta guk, zer jarriko genuke?

Bat-batekoa
Argazkia
Jatetxean jan eta jan, gehiegi eskatu dute eta ezin bukatu

Jatetxera satu dira goseak amorratzen; kartan zopa ez, beste guztia eskatu dute. Ari dira platerak jan eta jan, baina bete-bete eginda daude. Tupperra eskatu edo ez, dudatan daude elkarri begira.

Bat-batekoa
Argazkia
Amona paratxutean bilobarekin

Gaia: Maialen amona eta Unai biloba. Amona alargundu zenetik ez da geratu: lehendabizi gimnasioan hasi zen, gero piragua probatu zuen... Azkenean, bere 85. urteurrenean Unai bilobari eskatu dio ea paratxutean salto egitera lagunduko dion: ilusio handia egingo liokeela biek batera salto egiteak.

Bat-batekoa
Argazkia
Pasapalabra feminista

Ea Artetxek erantzun aurretik asmatzen ditugun erantzunak.

Bat-batekoa
Argazkia
Doraemon

Doraemonen kanta ezagutzen?

Bat-batekoa
Argazkia
Pertsonaia asmatzen - Jokin Altuna

Puntuka galdera-erantzunak eginez, pertsonaia ezkutua nor den igarri beharko du Irati Majuelok. Jokin Altuna pilotaria da... Ea pista onak emanez laguntzen dion Ander Perezek. Jolastuko al dugu guk ere?

Bat-batekoa
Argazkia
Hitzak asmatzen

Bertsolari batek pistak eman eta ea besteak hitz ezkutua asmatzen duen... Jolas dezagun guk ere!

Bat-batekoa
Argazkia
Polizia eta hiltzailearen jolasa

Ikus ditzagun bertsolariak jolasean, kopletan. Bertsolari bat polizia izango da eta bestea hiltzailea; igarriko ote dute nor den hiltzailea?

Bat-batekoa
Argazkia
Futboleko bortizkeriaz

Gaia: zuek biok larrialdietako medikuak zarete. Azken aldian kezkaz ikusten ari zarete, futbol partida dagoen aldiro, jendez gainezka egoten dela ospitaleko larrialdi zerbitzua.

Bat-batekoa
Argazkia
Irakasleak mugikorra kendu dio ikasleari

Gaia: zu Mikel ikaslea zara. Gaur klasean mugikorra joka hasi zaizu eta Xabi irakasleak astebeterako kendu dizu mugikorra.

Bat-batekoa
Argazkia
Futbolaz galdera zailak erantzuten

Futbolaz galdera bitxiak horra... Ea asmatzen ditugun erantzunak!

Bat-batekoa
Argazkia
Boxeoan hasi nahi du alabak

Hara hemen zortziko txikian saio umoretsu bat! Aita-alabak dira Agin eta Nerea. Euren etxean inoiz zaletasunik izan ez bada ere, gaur alaba etorri zaio aitari esanaz boxeoan hasi nahi duela.

Bat-batekoa
Argazkia
"Nor da nor" jolasa

Publiko artean dagoen pertsonaia ezkutua nor den asmatu beharko dute Igorrek eta Oihanak. Etxahunek pistak emango dizkie. Guk ere jolastuko al dugu gero?

Bat-batekoa
Argazkia
Futbolean publizitatea jarri ala ez

Gaia: Kirolari profesionalak zarete eta publizitatea egiteko eskaintza asko jasotzen dituzue. Zu, Maialen, edozer iragartzeko prest zaude. Unai, ordea, ez.

Bat-batekoa
Argazkia
Festatik etxerantz doazela pausuak atzetik

Gaia: bi lagun, bi neska gazte zarete. Festa lekutik etxera zoaztela, atzetik itzal bat somatzen da. Pausoak entzuten dira. Zuek zenbat eta bizkorrago, itzala gertuago, pausoak ere bai.

Bat-batekoa
Argazkia
Nagusiaren audian

Gaia: Laneko bilera batera zoaz zu, Unai, Sustrai nagusiarekin, haren auto handian. Azkarregi doa Sustrai autopistan eta ez dakizu nola esan mantsoago joateko.

Bat-batekoa
Argazkia
Marrazki bat diktatzen komikilariei

Irudi bat erakutsiko diete, ezkutuan, bertsolariei. Bertsolariek deskribatzen dutena, marraztu egin beharko dute komikilariek.

Bat-batekoa
Argazkia
Jabea eta espezialista txakurra hezten saiatzen

Manu Goioganak txakurra ekarri du etxera, Miren Artetxe. Baina ez dira elkarrekin moldatzen, eta espezialistarengana joan dira, Jokin Bergararengana. Zakurra hizketan entzun duzue inoiz?

Bat-batekoa
Argazkia
Familia euskalduna maite zaitut esateko terapian

Gure etxe askotan ez dira ohikoak izaten besarkadak, muxuak eta "maite zaitut" bezalako esaldiak. Ikus dezagun saio umoretsu honetan, familia honetako kideek nola erreakzionatzen duten "maite zaitut" esateko terapian!

Bat-batekoa
Argazkia
Oporretara joateko zein dira lekurik onenak eta zein okerrenak?

Bertsolari bakoitzak, oporretara joateko bere txokorik kuttunena zein den eta lekurik gorrotagarriena zein iruditu zaion azalduko digu.

Bat-batekoa
Argazkia
Anai-arrebak eskolara bidean

Oierrek gaur du eskolako lehen eguna. Elkarri eskutik helduta doaz bidean.

Bat-batekoa
Argazkia
Arraunzale itsuak bazkaritan - pikea zerbitzatuta dago...

Orioko familia arraunzale itsu batek, oporrak pasatzen ditu Oriok irabazitako estropaden bideoak ikusten, behin eta berriz. Familia horrek bazkaritara gonbidatu ditu Egaña (zarauztarra) eta Maia (zumaiarra).

Bat-batekoa
Argazkia
'Sua' hitza emanda - Lujanbio eta Arzallus

2009ko Txapelketako Finalean, buruz-burukoan, hitz hauxe jarri zieten Lujanbiori eta Arzallusi, 9 puntukoan bertsoa osatzeko: sua.

Bat-batekoa
Argazkia
Ispiluari galdezka

Ispiluaren aurrean jartzen da sarri, Beñat. Entzun ditzagun ispiluari Beñatek egiten dizkion galderak, eta honen erantzunak.