Plazetan entzundako bertsoaldien hautaketa.
Maialen katukalen bizi da, katuz inguratuta. Gaur bere leihopean miauka hasi da Aitor.
Nerea 7 urteko alaba da, eta galderak egiten ditu etxean, etengabe. Maialen ama, saiatzen da ahalik eta zehatzen erantzuten. Unai, aita, erantzuten hasi eta asko korapilatzen da. Gaur ere hasi da galdezka haurra...
Mari Domingi egur bila abiatu da basora; asko tardatzen duela-eta, bere bila irten da Olentzero. Akelarre batean topatu du dantzan, eta hurreratzeko gonbitea egin dio Mari Domingik Olentzerori.
Txikitako lagun koadrilakoak Aitorren kontura barre eta isekan aritzen ziren. Aspaldian ez da eurekin elkartu. Gaur, koadrilako bazkaritara joateko gonbidapena jaso du mugikorrean. Zer erantzungo ote die?
Umetan eskola jazarpena bizi izan zuten Nerea Ibarzabalek eta Etxahun Lekuek. Gaur eskolatik deitu diete, ikasleekin jazarpenaren gaia lantzen ari direla-eta, euren bizipenak kontatzera eskolara etor daitezela eskatzen. Nereak joateko asmoa du; Etxahunek ez.
Bikotea dira Xabat Galletebeitia eta Etxahun Lekue. Gabon gaua da eta familiako afarian daude. Etxahunek gorroto ditu halako ospakizunak; Xabatek, aldiz, ondo baino hobeto pasatzen du beti. Etxahunek denbora darama Xabati keinuka, joan egin nahi duela adierazten. Xabatek ez du seinale bat bera ere jasotzen...
Gaia: Fredi izango da Olentzero. Bertsolari bakoitzak gutunean zer idatzi dion entzungo dugu, eta ea Olentzerok zer egiten duen!
Gaia: Beñatek 11 urte ditu eta badira bi urte Olentzero nor den ez baleki bezala, itsurak egiten dabilena. Maialen amak antzeman du arpa jotzen diola. Abenduak 25 goiza da, eta Beñatek arbolapean kantzontzilo eta kamiseta zurien pak bat du zain...
Gaia: 2016ko San Ferminetako bortxaketari emandako epaia. Oinak eman ahala, Habaneran bertsoa osatuko du Onintzak.
Bertsolari bakoitzak azalduko du zerk pizten dion amorrua: zerk ateratzen duen bere onetik, zerk jartzen duen sutan, kirioak aidean. Ondoren, alboko lagunari aholku bana emango dio bakoitzak, amorratzen duen egoera horretan zer egin dezakeen azaltzeko.
Gaia: Unaik beti esan du baserriko bizitza gustatzen zaiola eta orain gutxi joan dira bi lagunak baserrira bizitzera. Baina lan guztiak Julenek egiten ditu.
Gaia: bi anaiek orain arte gela berean egin dute lo. Unai deseatzen dago aparteko logela bat izateko; Txaberrek elkarrekin jarraitzea nahi du.
Bertsolaritzan ohituta gaude irabazleari txapela jartzera. Zaldibian Zapi Janztea antolatzen da. Lujanbio bi ikurrak jantzitakoa da: txapela eta zapia.
Gaia: baratze bat dauka Unaiek, baina kalabaza onenak desagertzen zaizkio. Gaur ere hortxe dator Maialen, beti bezala, paseoan.
Pello Errotaren bertso eta pasadizo asko ezagun egin dira, bere alaba Mikaelak kontatu zituelako. Aldiz, Mikaela Elizegi bertsolariaren oso bertso gutxi iritsi zaizkigu...
Maialen Lujanbiok EH-ko bere bigarren txapela jantzi eta eskeintzen duen unea.
Andonik auto inteligentea erosi du: gidari beharrik gabe, bakarrik joaten den kotxea da Maialen. Eta badatoz, Zarauztik Larraulera bidean. Nola moldatuko ote dira biak?
Gaia: Mendi lasterkariak zarete. Zu, Unai, afizioz eta Beñat, ofizioz. Azken aldian zuk, Unai, Beñatek baino emaitza hobeak lortzen dituzu.
Nahikari amona, Agin eta Igor bilobak. Aginek 6 urte ditu eta amonarengana helburu bakarrarekin joaten da: bere mimo guztien bila. Igorrek 16 urte ditu eta, amonarengana hurbiltzen denean, parrandarako dirua nahi du.
Kultur aniztasunaren aldeko sorta eder bat, bertsoa eta flamencoa uztartuz. Hernaniko La Inmaculada ikastetxeak ikasturte amaierako jaialdian eskainia, herritarren aurrean.
Aspaldian Maialen amonak ez du etxetik atera nahi. Sustrai eta Oihana bilobak saiatuko dira etxetik irten dadin animatzen. Lortuko al dute?
Beldurra gaitzat hartuta, Lazkao Txikik eskainitako hiru bertso.
Berako Labiaga ikastolako ikasleek egindako bertso antzerkia, 2018/2019 ikasturte amaieran.
Ikasturtea amaitu dugu eta bagoaz oporretara! Baina joan aurretik, Bertsozale Elkarteko Gipuzkoako irakasle taldeak euren agurra utzi nahi izan digute... Euren estilora!
Gaia: Zu Ander, andamio gainean lanean ari den langilea zara. Iban, berriz, begira dagoen jubilatua.
Gaia: Ikastetxetik lehenengo aldiz hiru egun pasatzera kanpora joatekoak zarete. Bi gau, hori da zure kezka nagusia Alaia. Zure gelako inork ez daki, baina gauetan, batzuetan (urduri zaudenean bereziki), ohean pixak ihes egiten dizu.
Hara hemen LH2-ko 3 lagun, jolas garaian elkarri inbidiaz begira daudenak. Unaiek hamaiketakorako txokolatezko donutsa ekarri du; Oihanak sagarra eta Haritzek ez du jatekorik ekarri.
Tren berria egin du Goierriko kuadrilak eta badoaz frogatzera: txoferra, ingeniaria, mekanikoa, elektrizista, errebisadorea eta dekoradorea, abiatu dira!
Gaia: Zezen plaza inguruko belardi batean larrean ari zaren zezena zara. Zauden lekutik "ole!" eta txalo-zaparrada latzak entzuten dituzu.
Gaia: "Zuk Xabier, kalte handia egin dizun norbait hil nahi duzu baina aldamenean duzu zure kontzientzia, Lazkao Txiki".
Imanol Epeldek Txirritaren bertso ezagunak Rap estiloan moldatuta (Ahotsenea, 49. Durangoko Azokan).
"Argia" hitza eman zioten Txaberri, bertso bat kantatzeko gai gisa. Zer esango genuke guk ARGIAri buruz?
Amets arkeologoa da. Ekaingo leizean dago, marrazkiak interpretatzen. Maialen da irudi haiek egin zituen margolariaren arima. Arkeologoaren interpretazioak ez datoz bat, margolariak egin nahi izan zuenarekin.
Maialenek duda asko edukitzen du, ezin du erabaki bat azkar hartu. Gaur bi hauek etorri dira, laguntzeko. Gai jartzaileak egoera batzuk jarriko ditu, eta Unaiek alde onak azalduko ditu; Andonik, alde txarrak. Eta azkenik Maialenek erabaki bat hartuko du.
Gaia: zuek biok 50 urte daramatzazue elkarrekin ezkonduta. Gaur harremanaren errepasoa egiten ari zarete.
Gaia: Eli ama eta Txaber semea. Lan bakarra jarri zizuten gurasoek, oporretara joan aurretik, Txaber: "Zaindu oiloak". Oporretatik itzuli dira, eta oiloak akabatuta daude.
Maialen Lujanbiok ohorezko sakea egin zuen Anoetan, Erreala eta Bartzelonaren arteko partiduan.
Egin dezagun guk ere ariketa: segundu batzuk hartuko ditugu, begiak itxita. Zein ahots etortzen zaizkigu, zein ahots ditugu memorian gordeta? Eta zer diote?
Bertsolariek publiko artera jeitsi eta lortu beharko dute norbaitek irrintzi bat botatzea, beste norbaitek 50€ko biletea ematea, eta sinadura bat marraztea bertsolarien gorputzean. Lortuko ote dute?
Hegazkina erortzen ari dela, bakoitzak modu batera erreakzionatu du. Alaia Martinek, modu histerikoan; Maialen Lujanbiok, arrazionalean; Maialen Akizuk, eroikoan; eta Andoni Egañak zigarro bat piztu du.
Agin Laburu atzekoak jarritako puntuak erantzuten. Erantzuteko abilidadea, hauxe!
Gaia: 4 urteko haurrak zarete. Eskola hasi baino ez da egin eta zorri izurritea dago gelan. Irakasleak gurasoak deitu ditu bilerara. Bilera gelatik ohiuak entzuten dira, eta zuek bitartean pasiloan zaudete, buruan hazka eta hazka.
Oihanak gaiari bertsoa botako dio, lehoiaren larrutik. Atzekoek doinuan, keinuetan eta mezuan zuzenketak proposatuko dizkiote.
Ordenagailu programa baten bidez, bertsolarien aurpegiak fusionatu dituzte, bertsolari idealaren bila. Gustatu ote zaie emaitza?
Jon Maia sukaldari ospetsua da, eta bezero bakoitzari bere izaeraren araberako platera asmatzen dio. Gustatuko ote zaie?
Txapelketa Nagusia 2017 Gaia: ezkutatu egin zara, ikusi ez zaitzaten.
Bertso-eskolako haurrak igo dira oholtzara. Haur bakoitza izango da bertsolari bat, umetan; kantatuko du bertsolari horrek umetan zer izan nahi zuen. Gero, bertsolari horrek azalduko du heldutan zer izatera iritsi den.
Gaia: ikasle isila zara, sekula ez zara mintzatzera atrebitzen. Eta zer da zure buruan? Zer da zure gogoan?
Baloiari tokeak ematen ariko da bata, bestea segidillan bertsotan, kideari baloia erortzen zaion arte.
Gai jartzaileak oinak eman ahala, 8 puntuko bertsoa osatu beharko du Alaiak.
Gaia: zu Aitor Olentzero zara eta Igor Aita Noel. Tximiniatik sartu ezinik zabiltzate.
Gaia: Maialen zu neskatiko bat zara. Eta gauak dituen ertzak ezagutu nahi dituzu. Badituzu kezkak, badituzu dudak, badituzu jakin-nahiak... eta gauari buruzko mamu horiek guztiak argitu nahian, Joni galderak egiten ari zatzaizkio. *Bertsoaldia 2'06 minututik aurrera.
Gaia: batak besteari lepotik heldu eta sakelako telefonoarekin, elkarrekin argazki bat ateratzen hasi zarete. Hamar minutuan ez duzue itxurazko argazkirik lortu.
Gaia: Amets, artzaina zara. Zure artaldea etxeratzen ari zarela, bidean, Jone ondotik klaxona jotzen hasi zaizu, erotu beharrean.
Gaia: Aitor semea eta Unai aita zarete. Aitor, aitak uzten ez zizun arren, moda-modako bideokontsola erosi zenuen zure aurrezkiekin. Zuk baino gehiago erabiltzen du berak.
Gaia: Telebistako makilatzaileak zarete. Gaur ere lan eta lan ari zarete.
Gaia: Bikote hasiberria zarete. Jatetxe batera joan zarete, erdi ezkutuan, inork ikusi ez zaitzaten. Ezaguna besterik ez dago.
Gaia: Zuen seme-alaba nerabeak topatu dituzue biluzik elkarri argazkiak ateratzen. Zu Aitor kezkatuta zaude. Ametsek ez dio aparteko garrantziarik ematen.
Maialen Lujanbiok EH-ko bere lehen txapela jantzi eta eskaintzen duen unea.