Aste honetan ikasgelan egindakoa berrartzeko aukera duzu hemen. Jarraituko dugu?
Pozik gaude, txakurra ekarri dugu-eta etxera! Koplak jarriko dizkiogu, puntu erdika, neurri txikian.
Askotan gelditzen al gara eskolako jantokian bazkaltzen? Osa ditzagun koplak, bat-batean!
"Asmakizunak" sekuentzia didaktikoa, PDFan, ikasleek bertan idazteko zein azpimarratzeko moduan.
"Asmakizunak (1)" sekuentzia didaktikoa, PDFan, ikasleek bertan idazteko zein azpimarratzeko moduan.
Oin bikoteekin koplak sortzen ariko gara. Batzuetan, oinak esaldian egoki sartzen laguntzeko, esaldiak erdi eginda ere emango zaizkigu.
Gurasoak asteburu pasa joan dira eta anaia eta biok gaude etxean bakarrik... Lagunekin aze festa egingo duguna! Egoera honi buruz ariko gara kopla txikian, lehen puntua eta oina emanda.
Ipuina 6 bertsotan kontatuko dugu. Horretarako, azken puntua eta 3 oinak emango zaizkigu.
1967, Donostia. Uztapiderekin buruz-burukora pasa zen Xalbador. Publikoa txistuka hasi zen, minutu luzez. Xalbadorrek, bertso batekin, txistuka zituenak txaloka jarri zituen, zutik.
Bat-batean egingo dugu, bertsoetan falta diren tarteak osatuz!
Jendaurreko egoeran jarri aurretik, entzule eta bertsolari roletik zer zainduko dugun, kontutan izateko indikadoreak. Eta behin emanaldia amaitzean, autoebaluazioa egiteko errubrika.
Pasadizo eran kontatuta, ikus ditzagun zirto berriak! Geuk ere asmatu genitzake gero gisa honetako esketxak!
"Zirti-zarta zirtoka" sekuentzia didaktikoa, PDFan.
Zozoak beleari... kopla bi! Ikasmaterialeko "Gure buruari" sekuentzia didaktikoa, PDFan.
Esaldietan jarri edo kentzeko, silaba bat, bi eta hiruko hitzak; atzizkiak; sinonimoak eta antzekoak.
Zozoak beleari.. kopla bi! Ikasmaterialeko "Ipuinak bertsotan" sekuentzia didaktikoa, PDFan.
Egin dezagun bat-batean, puntuka! Horretarako laguntza fitxak ditugu hemen.
Koplak osatuko ditugu, jarritako puntuari erantzunez, beste puntu batekin. Erabili beharreko oina ere emango zaigu. "Lehen puntua emanda" karta jolasen bidez ere egin genezake.
Kopla ala esaldi errimatu bidez deskribatu beharko dugu gure pertsonaia, pistak emanez. Ea lagunek asmatzen duten nor den!
Kopletan ariko gara, "Badabadum" doinuan. Lehen puntua eta 3 oin ditugu eskura.
Bilintxi bere burusoiltasunaz adar-joka hasi eta honen erantzuna.
Lesakako bertso-eskolak bizkotxo gozo baten errezeta emango digu, kopletan. Sukaldean sartzeko prest?
Pasadizo eta gertaera xelebreei buruzko kontaketak, bertso sortak eta bat-bateko bertsoaldiak ikusiko ditugu.
Eta isunak errimatuta jartzen ditu, ezker-eskubi. Gure herrian halakorik balego...
Karta bakoitzean hitz bat dator, marrazkiz irudikatuta; karta multzoan errimatzen duten 4 hitzeko familiak daude. Jolas askotarako aukera ematen digu karta joko honek.
Markel Irizar txirrindulari oiharen eskutik, bertsolaritzaren historia ezagutuko dugu. Gaiari buruz hitz egingo digute Joxerra Garzia, Xabier Paya, Juanito Dorronsoro, Jon Enbeita, Xebastian Lizaso, Andoni Egaña, Nerea Elustondo eta Maite Berriozabalek ere. Ikasteko prest?
Senideei eta lagunei bidaltzeko mezua sortuko dugu, koplaz edo bertsoz. Bideoz grabatu eta Whatsappez bidal genezake; eskulanetan zorion postala egin genezake bestela. Edo ausartuko al gara etxekoei aurrez aurre abestera?
Eskolako festa alaitzeko, kopla sorta bat prestatuko al dugu?Jar gaitezen binaka ala taldetxotan eta... ekin!
Etorkizun igarleak gara. Bola magikoa eta tarot kartak ditugu aurrean. Bezero bat sartu da gure kontsultara eta honako galdera hauek egin dizkigu. Zirtoz erantzungo diogu, esaldi errimatuekin.
Kanta dezagun lagun taldean bazterketa egoerak ikusten ditugunean hartzen dugun jarreraz. Bat-batean egingo dugu, bertsoetan falta diren tarteak osatuz!
Uharte galduan bizi den naufragoari botila bidez iristen zaizkio mezuak. Guk, berriz, beste sei bidetatik jaso berri ditugu mezu laburrak. Gure erantzunak moztu egin dira, ordea… Puntu erdia osatzea baino ez zaigu falta!
Txokolatezko etxearen ipuina 6 bertsotan kontatuko dugu. Bidea errazteko, azken puntuak eta oinak emango zaizkigu.
Egin dezagun kopletan! Ipuinetako pertsonaiei buruz, oin bikoteak emango dizkigute eta guk koplak sortuko ditugu. Kopla xelebreak, bitxiak sor genitzake... Nahi duguna egin genezake-eta pertsonaia horiekin!
Elikaduraren inguruko bertso sortak eta bat-bateko bertsoaldiak.
Haurrei euskaraz hitz egiteko esan eta, gero, helduen artean erdaraz aritu! Halako zenbat egoera bizi izan ditugu? Komikitan 4 pasarte ikusiko ditugu irudikatuta; pertsonaien hitzak kopla bihurtzea izango da gure erronka!
"Arimen Gaua" eta beldurraren inguruko bertso sortak, bat-bateko bertsoaldiak eta kontakizunak.
Patxi Gallego komikilariak hasitako lana amaituko dugu, elkarrizketa errimatuak osatuz. Aldiro 3 erantzun emango zaizkigu aukeran: gustukoena hartu eta esaldia berrantolatu egin beharko dugu, oina amaieran jarrita.
Komiki honetan ere zirtoak osatzea falta da. Baina, oraingoan, geuk sortuko dugu erantzun errimatua! Laguntza gisa, 2 oin aukeran emango zaizkigu: gogoratu esaldiaren amaieran jarri behar dugula oina, errimatzeko.
Koplak jarriko ditugu, nork gure berri emanez. Laguntza gisa, hara hemen ereduzko koplak. Entzun ditzagun audioaz! Bizkarrezur hori gure mamiz beteko dugu gero: gure ezaugarriak aipatuz moldatuko ditugu koplak.
Zentzumenei koplak jarriko dizkiegu. Lehen puntua emango zaigu eta, konparazioa sor dezagun, 3 oin emango zaizkigu aukeran.
Mugikorrak eta sare sozialei buruzko bertso sortak eta bat-bateko bertsoaldiak.
Bertsotan jarduteko fitxa guztiak batera deskargatu ditzakezu hemen, dokumentu bakarrean.
"Nor da nor?" jolasean ariko gara. Bi oinak emanda, kopla batean gure lagun ezkutua deskribatuko dugu, haren gaitasunak eta dohainak nabarmenduz. Ea entzuleek igartzen duten nor den!
Osa ditzagun esaldi errimatuak, koplak ala bertsoak, bat-batean. Horretarako, azken puntuak emango zaizkigu eta oin zerrendak, aukeran. Pantailatik bat-batean egin genezake ala paperean fitxa betez.
Oinarrizko kontzeptuak: zer da errimatzea? Oina non jarri? Zer da poto egitea eta zer dira hitz polisemikoak?
Pello Errotaren eta Sabina Elizegiren zirtoak komiki bihurtuta, Unai Iturriagaren eskutik.
Ikasle, irakasle eta gurasoek, aste arrunt batean izan ohi dituzten xextrak. Bertso sortak eta bat-bateko bertsoaldiak.
Lau kondaira euskaldun ditugu aukeran: "Tartalo", "Patxi Errementaria", "Barbantxo" eta "Sasi guztien gainetik". Narrazio bakoitza 6 bertsotan osatzeko, azken puntuak eta oinak emango zaizkigu. Presta ditzagun bertso ipuinak! Kantuan nori kontatuko dizkiogu gero? Antzeztu ere egin genitzake!
Puntu erdiak osatuz, 8ko txiki banarekin aurkeztuko dugu pertsonaia bakoitza.
Hiru ariketa egin genitzake: -Oin bikoteekin koplak osatzea. -Egoera bati 8ko txikian abestea azken puntua eta 3 oinak emanda. -Ofizioka aritzea 8ko handian, azken puntua eta 3 oinak emanda.
Neurri txikian eta handian aritzeko, azken puntua eta oinak emango zaizkigu. Atzekoz aurrera koplak eta zortzikoak osatzen ariko gara.
Amantala jantzi eta, puntu erdika, koplak osatuko ditugu. Erronka izango da mezu bera ematea neurri txikian eta handian. Esaldiak luzatzeko eta mozteko estrategiak erabili beharko ditugu… Gogoratzen?
“Komunikazioa eta aparailuak” gaiaren inguruan puntuka ariko gara, 8ko txikian. Ariketa molde bat baino gehiago eskainiko zaizkigu: puntu erdika bertsoa osatzea, lehen puntuari segida ematea 3 oinekin eta, 4 oinak emanda, puntuka bertsoa osatzea.
"Komunikazio bideak" sekuentzia didaktikoa, PDFan.
Oin bikoteekin kopletan egingo dugu maitasunari buruz. Goza dezagun gure lore festan!
Kopla sorta hau doinu ezberdinetan abestu ahal izateko, neurri txikira eta neurri handira egokituko dugu, esaldiak luzatuz edo laburtuz.
Oinarrizko kontzeptuak: neurri txikia eta neurri handia; kopla, 8koa eta 10ekoa.
Erorketa inozoei koplak jarriko dizkiegu, umorez. Horretarako, lehenik, pare-parera datozen oin bikoteak osatuko ditugu.
Oinarrizko kontzeptuak: koplak bi oin ditu, nahieran ordenatu daitezke.
Puntuari erantzungo diogu, gure berri jakiteko egingo zaizkigun 4 galderari erantzunez. Baina batean gezurra esango dugu: ea lagunek igartzen duten zein den ziria!
Oinarrizko kontzeptuak: zertan laguntzen du puntua bi lerrotan idazteak? Nola jakin non doan etena? Zer ematen dio etenak bertsoari?
Zaska! Erantzun lotsagabeak sortzen segituko dugu. Puntuari erantzungo diogu, kopletan, oina emanda.
Kopletan hankaluzeak eta hankamotzak zuzentzen ariko gara.
Oinarrizko kontzeptuak: Zer da puntua? Zer da hankaluzea eta zer hankamotza?
Astelehenetik igandera, zein den gure betiko leloa azalduko dugu, zirtoka.
Ordenagailuak, bideo-jokoak, mugikorrak, sare sozialak... Pantailak izango dira gure gaia eta bi oinak emango zaizkigu. Galdera-erantzunetan ari gaitezke, irakasleak jarritako puntuari erantzunez. Bestela, bi oinekin kopla osa genezake.
Etxean gurasoekin egunerokoan ditugun xextrei buruz ariko gara, kopletan. Horretarako, azken puntua eta oina emango zaigu. Lehen puntua asmatzea gure esku!
Has gaitezen ikasturte amaierako emanaldia prestatzen. Ikusleen aurrean abesteko gogoz? Bertsotan egiteko ariketa eta gaiak hementxe ditugu aukeran... Zein hautatuko duzu zuk?
Bertsolariek bezala egingo dugu. Gaia entzun, bukaera pentsatu, oinak hautatu eta... hasi!
Ipuin ezaguna 6 bertsotan kontatuko dugu, 8ko txikian. Horretarako, bertso bakoitzaren azken puntua eta oinak emango zaizkigu.
Koplatan, “banu, balego eta balitz…” kantatuz ariko gara: egoera bitxi bakoitzean zer egingo genukeen, galderari erantzunez, puntu bakarrean.
Hamaika bitxikeria gertatzen dira oporretan. Ikus ditzagun horietako batzuk, bertsolariak bat-batean entzunez!
Zenbat plan ezberdin eta bitxikeria gertatzen diren oporretan! Osa ditzagun bertsoak ala koplak, bat-batean. Horretarako, azken puntuak eta oinak emango zaizkigu.
Koplaz kopla, munduari bira emango diogu! Lehen puntuan leku bat azalduko zaigu, eta guk bigarren puntua osatu beharko dugu, oina hartuta. *"Lehen puntua emanda" karta jolasekin ere egin dezakegu.
Emozioei eskainitako azalpenak, bertso sortak eta bat-bateko saioak.
Jolas dezagun asmakizunetan! Emozio, sentipen edo gorputz aldarte bat deskribatu beharko du gutako bakoitzak; horretarako, nahi badugu, proposatzen zaizkigun bukaerak eta oinak erabili genitzake. Ea asmatzen duten lagunek zer den…
Kutsaduraz eta gure eguneroko ohiturez ariko gara. Lehen puntua jarriko digute. Eman diezaiogun segida, puntuka!
Taldetxotan jarriko gara. Aldiro, gaia emango zaigu eta 5 minutuz puntuka aritzea izango da erronka.
Kopletan aritzeko fitxa guztiak batera deskargatu ditzakezu hemen, dokumentu bakarrean.