Aste honetan ikasgelan egindakoa berrartzeko aukera duzu hemen. Jarraituko dugu?
Oinarrizko kontzeptuak: zertan laguntzen du puntua bi lerrotan idazteak? Nola jakin non doan etena? Zer ematen dio etenak bertsoari?
Zaska! Erantzun lotsagabeak sortzen segituko dugu. Puntuari erantzungo diogu, kopletan, oina emanda.
Kopletan hankaluzeak eta hankamotzak zuzentzen ariko gara.
Oinarrizko kontzeptuak: Zer da puntua? Zer da hankaluzea eta zer hankamotza?
Etxean gurasoekin egunerokoan ditugun xextrei buruz ariko gara, kopletan. Horretarako, azken puntua eta oina emango zaigu. Lehen puntua asmatzea gure esku!
Has gaitezen ikasturte amaierako emanaldia prestatzen. Ikusleen aurrean abesteko gogoz? Bertsotan egiteko ariketa eta gaiak hementxe ditugu aukeran... Zein hautatuko duzu zuk?
Ipuin ezaguna 6 bertsotan kontatuko dugu, 8ko txikian. Horretarako, bertso bakoitzaren azken puntua eta oinak emango zaizkigu.
Koplatan, “banu, balego eta balitz…” kantatuz ariko gara: egoera bitxi bakoitzean zer egingo genukeen, galderari erantzunez, puntu bakarrean.
Hamaika bitxikeria gertatzen dira oporretan. Ikus ditzagun horietako batzuk, bertsolariak bat-batean entzunez!
Zenbat plan ezberdin eta bitxikeria gertatzen diren oporretan! Osa ditzagun bertsoak ala koplak, bat-batean. Horretarako, azken puntuak eta oinak emango zaizkigu.
Koplaz kopla, munduari bira emango diogu! Lehen puntuan leku bat azalduko zaigu, eta guk bigarren puntua osatu beharko dugu, oina hartuta. *Karta jolasekin ere egin dezakegu.
Emozioei eskainitako azalpenak, bertso sortak eta bat-bateko saioak.
Kutsaduraz eta gure eguneroko ohiturez ariko gara. Lehen puntua jarriko digute. Eman diezaiogun segida, puntuka!
Taldetxotan jarriko gara. Aldiro, gaia emango zaigu eta 5 minutuz puntuka aritzea izango da erronka.
Kopletan aritzeko fitxa guztiak batera deskargatu ditzakezu hemen, dokumentu bakarrean.
Puntuka ariko gara, taldeka, bertsoak osatzen. Lehenik puntu erdiak osatzen hasiko gara eta, ondoren, oina emanda bota beharko dugu gure puntua. Taldeka lehiatzeko prest?
Naturan berritzea, jaiotzea esan nahi du udaberriak. Goza dezagun urtaro honi eskainitako sortekin!
Azken puntua eta 2 oinak emango zaizkigu, 3 puntuko koplak osa ditzagun, atzekoz aurrera. Karta jolasen bidez ere egin dezakegu!
Bat-batean egingo dugu, bertsoetan falta diren tarteak osatuz!
Ingurumenarekiko gizakiok ditugun jarrerek emango digute zer pentsatua, bertsoaldi eta sorta hauetan!
Puntuari erantzungo diogu. Horretarako, 6 oin ditugu aukeran. Sexismoari buruzko galderek emango digute zer pentsatu eta zertaz hitz egin ere! "Lehen puntua emanda" karta jolasekin ere egin genezake.
Gure bertso sorta jarriko dugu. Zein gai bistarazi nahi dugu?
2018ko Bertsomoviedan aurkeztutako lana. Meatzeetako emakumeei buruzko bi kantu, irudiz hornituta. Karaokea: Gabi de la Maza.
"Mundu bat bertso" liburu horia PDFan, ikasleek bertan idazteko zein azpimarratzeko moduan.
Ezagunak dira Tolosako Inauteriak. Ikus dezagun iruditan eta bertsotan, zer festa izaten den bertan!
Hitza asmatu behar dugu. Horretarako, definizioa eta hitzaren amaiera emango zaigu.
Badator mozorrotzeko garaia! Lehen puntuak emango zaizkigu. Osa ditzagun koplak!
"Geure buruari" sekuentzia didaktikoa, PDFan, ikasleek bertan idazteko zein azpimarratzeko moduan.
"Mundu bat bertso" liburu arroxa PDFan, ikasleek bertan idazteko zein azpimarratzeko moduan.
Elurrari buruz bat-batean egingo dugu, bertsoetan falta diren tarteak osatuz!
Baserri aurrean egindako kopla saioa. Etxeko nagusiak kotxe tailerra dauka, mekanikaria da; horren bueltan zirikatu zuten.
Berastegiko denda, elkarte eta baserrietan kantatutako kopla umoretsuak.
Animalia bakoitzari kopla bat botako diogu. Horretarako, azken puntua eta oina emango zaigu. Gure lana, lehen puntua asmatzea izango da.
Geure burua deskribatuz, aurkezpen koplak egingo ditugu. Ikus ditzagun ereduak!
Bakoitzak gure alboko laguna zertan den abila azalduko dugu, kopla batean. Horretarako, nahi ditugun oin bikoteak erabili genitzake.
Lehen puntua jarriko digute eta 3 oin ditugu eskura. Erantzutea izango da gure erronka: zirtoz, kopletan zein bertsotan. Puntuka ere ari gaitezke!
Mezu errimatuak sortuko ditugu, euskararen aldeko gure ereserkia sortuz, zirtoka. Euskararen Egunean eskolako festan zabal genezake, lau haizetara!
Lehenik zer roletan ari nahi dugun erabakiko dugu: bertsolari ala gai-jartzaile. Bertsolariek binaka jarrita kopla sortuko dute; horretarako bi oinak emango zaizkie. Gai-jartzaileek, berriz, bertsolarientzat aldiro gaia asmatuko dute; noski, oin bikoteari ondo doakion gaia izan dadin zainduz.
Elurrari buruz bat-batean egingo dugu, bertsoetan falta diren tarteak osatuz!
Koplatan, galdera-erantzunetan ariko gara. Jarritako puntuari erantzungo diogu, kolpe bakarrean.
"Gabonetako zorion mezua" sekuentzia didaktikoa, PDFan, ikasleek bertan idazteko zein azpimarratzeko moduan.
Dylan Inglis bertsotan ikasten ari da, ingalaterratik, bere kasa, bertso webguneen laguntzaz. Aissa Intxausti lekeitiarrarekin egiten du gero bertso-eskola, bideo konferentzia bidez. Hitzetik Hortzera saioak egindako 10 minutuko erreportaia.
Gabonetan senideei, lagunei emateko mezua prestatuko al dugu bertsotan? Gero, nahi duenak postal eder bat sortu dezake, eta bertsoa bertan idatzi. Edo abestuz grabatu eta mugikorrez zabaldu genezake.
Zirtoka erantzungo diogu elkarri, esaldi errimatuekin. Hemen ditugu horretarako jolasak.
Etxe batzuetan ohikoa izaten da igandetan gurasoek mendi txangoa egin nahi izatea seme-alabekin. Bertsoak osatuko ditugu, bat-batean. Lehen eta azken puntuak emanda datozkigu. Tarteko bi puntuak, gure esku!
"Ez gaude konforme!" sekuentzia didaktikoa, PDFan, ikasleek bertan idazteko zein azpimarratzeko moduan.
Hitz egin dezagun nork gure buruaz: gure zaletasun, bertute eta ajeez! Koplatan, galdera-erantzunetan ariko gara. Jarritako puntuari erantzungo diogu, kolpe bakarrean.
Koplan hankaluzea ala hankamotza egin den identifikatzeko jolasak.
Etxeko lanak lan garrantzitsuak dira, oso. Etxean gusturago egoten baikara, txukun eta garbi dagoenean. Denon ardura da zikintzen duguna garbitzea eta ingurukoak zaintzea! Puntu erdiak osatuz, 8ko txikian bertsotan ariko gara.
Eskolako unerik ederrena, jolasgaraia! Osa ditzagun esaldi errimatuak, koplak ala bertsoak, bat-batean. Horretarako, azken puntuak emango zaizkigu eta oin zerrendak, aukeran.
"Bota dink!" sekuentzia didaktikoa, PDFan, ikasleek bertan idazteko zein azpimarratzeko moduan.
"Neguko Eskea" sekuentzia didaktikoa, PDFan, ikasleek bertan idazteko zein azpimarratzeko moduan.
Ofizioka ariko gara. Horretarako, gaia eta azken puntuak emango zaizkigu. Baita oin zerrendak ere, aukeran.
Ispilu aurrean zenbat denbora… Osa ditzagun bertsoak ala koplak, bat-batean. Horretarako, azken puntuak eta oinak emango zaizkigu.
Gure aste arrunt bati buruz ari gaitezen, bat-batean. Horretarako lehen puntua jarriko digute, eta oinak. Eman diezaiogun segida, esaldi errimatuak asmatuz ala puntuka!
Patxi Gallegok marraztu digun egoera honetan, ea asmatzen dugun azpitituluak jartzen!
Patxi Gallegok asmatu du kabenzotzak marrazkiz esaten. Ea guk asmatzen dugun egoera honi azpitituluak jartzen!
Lerro bat baino ez dugu sortu behar. Has gaitezen, txandan-txandan!
Molde bat har genezake eredu, eta tankerakoa asmatzen saiatu. Bestela, libre-libre!
"Kale hizkera" sekuentzia didaktikoa, PDFan, ikasleek bertan idazteko zein azpimarratzeko moduan.
"Iragarkia" sekuentzia didaktikoa, PDFan, ikasleek bertan idazteko zein azpimarratzeko moduan.
"Baietz bat-batean!" sekuentzia didaktikoa, PDFan, ikasleek bertan idazteko zein azpimarratzeko moduan.
"Asmakizunak" sekuentzia didaktikoa, PDFan, ikasleek bertan idazteko zein azpimarratzeko moduan.
Ikasturte emankorra izan da Gasteizen ere. Ikastetxeetan bertsolaritza eskolak, gazteentzat lehiaketak, bertso saioak, bertso-eskola... Denetik egin dugu! Egindako bidea ikusi nahi?
Ikasturte emankorra izan da Gorbeialdean ere. Ikastetxeetan bertsolaritza eskolak, gazteentzat lehiaketak, bertso saioak, bertso-eskola... Denetik egin dugu! Egindako bidea ikusi nahi?
Ikasturte emankorra izan da Aiaraldean ere. Ikastetxeetan bertsolaritza eskolak, Arabako bertso kuadrilla artekoa, gazteentzat lehiaketak, bertso-eskola... Denetik egin dugu! Egindako bidea ikusi nahi?
Hitz egin dezagun oheaz: hain gurea den leku horretaz. Lehen puntua jarriko digute. Eman diezaiogun segida, puntuka!
Galdera hauekin musugorritzen dena, maiteminduta dagoen seinale! Lehen puntua jarriko digute. Eman diezaiogun segida, puntuka!
Ez da ederra sukarraz ohean egon beharra… Lehen puntua jarriko digute. Eman diezaiogun segida, puntuka!
Aukera zabala dugu kirolean ere! Koplatan, galdera-erantzunetan ariko gara. Jarritako puntuari erantzungo diogu, kolpe bakarrean.
Zarata baino, hobe musika! Bat-batean egingo dugu, bertsoetan falta diren tarteak osatuz!
Futbolari buruz bat-batean egingo dugu, bertsoetan falta diren tarteak osatuz!
Ofizioka ariko gara. Horretarako, gaia eta azken puntuak emango zaizkigu.
Ofizioka ariko gara. Horretarako, gaia eta azken puntuak emango zaizkigu.
Ofizioka ariko gara. Horretarako, gaia azken puntuak emango zaizkigu.
Sentimendu edo gorputz aldarte ezberdinetako egoerak irudikatzen ariko gara. Horretarako, azken puntuak emango zaizkigu eta oin zerrendak, aukeran.
Ari al gara hobetzen bat-batean? Askatu al zaigu mingaina? Osa ditzagun bertsoak ala koplak, bat-batean. Horretarako, azken puntuak emango zaizkigu eta oin zerrendak, aukeran.
Koplatan egingo dugu, bat-batean. Azken puntua biribiltzea ere gure esku dugu. Ea zer datorkigun!
Koplatan, lehen puntua asmatzea izango da gure lana. Horretarako zein oin hautatuko dugu?