Aste honetan ikasgelan egindakoa berrartzeko aukera duzu hemen. Jarraituko dugu?
"Lagun ezkutua" sekuentzia didaktikoa, PDFan, ikasleek bertan idazteko zein azpimarratzeko moduan.
Geure txanda da: deskriba dezagun geure burua. Egiak eta erdi egiak esatea, libre!
"Rap!" sekuentzia didaktikoa, PDFan, ikasleek bertan idazteko zein azpimarratzeko moduan.
Oinarri bat jarri eta inprobisatu egingo dugu. Baliagarri bazaigu, hitz zerrenda honi tiraka egin genezake inprobisazioa.
Erabaki dezagun bakoitzak zein tokitan abestuko dugun, eta zer motatako kopla egitea dagokigun: hasierako agur formala, zirikazkoa, eskekoa ala bukaerako agur formala. Eta gogora dezagun: zirikatzea ere ondo dago... baina bere NEURRIAN!
"Bertso postala" sekuentzia didaktikoa, PDFan, ikasleek bertan idazteko zein azpimarratzeko moduan.
"Familia Blues" sortari kopla berriak sortuko dizkiogu! Ia zer bururatzen zaigun...
Orioko Zaragueta ikastetxean LH 6. mailako ikasleek eginiko 11 minutuko elkarrizketa entzungai dugu hemen. Eskolako irratian hedatu zuten, gainera! Bertsolari txapeldun handiaren bitxikeriak ezagutu nahi?
Animaliei buruzko bertso zaharrak, sorta berriak eta bat-bateko bertsoaldiak.
Lesakako bertso-eskolak taloak nola egiten diren irakatsiko digu, bertsotan. Sartu eskuak irinetan eta hasi kantuan!
Ofizioka ariko gara, 8ko handian. Azken puntua eta oinak emango zaizkigu. Hauxe da gaia: elkarrekin basora joan eta gaduta zaudete. Gaua iritsi da: bat beldurrak airean dabil eta bestea, berriz, lasai.
Asmakizunetan jolastuko dugu. Ipuin baten berri emango dugu, kopla bakarrean; horretarako, oin bikotea emango zaigu. Gure kopla entzunda, ea lagunek asmatzen duten zein ipuin den! Karta bidez ere egin genezake jolasa.
Azken puntuak eta oinak emango zaizkigu, zortziko txikian aritu gaitezen.
Ipuinei buruzko bertso sortak, bat-bateko bertsoaldiak zein ahozko kontakizunak.
Sabina Elizegiren zirtoak ikusgai, bideoan eta komikian.