Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

Azalpen testua Lagun ezkutuari mezua - ereduak

  • Doinua: Dama gazte xarmant bat, Orriak airez aire I, Omendu nahian etorri gara, Herri txikien negu gordina

Beti umoretsua,
alaia, jatorra
mundiala da zure
barre itsaskorra.

Egun guztia pasatzen duzu
istorioak asmatzen
ta hain jostari kontatuz gero
ez gara inoiz aspertzen.

 

Beti isil-isilik
zatoz eskolara
baina hain berezi da
zure begirada
mintzatzen zarenean
dakizun gisara
ikaskide guztiok
txunditu ohi gara.
 
Eskuzabala izaten zara
hamaiketakoarekin
triste banago alaitu ohi naiz
zure hitz goxo batekin
beharra badut laguntzen nauzu
etxerako lan zailekin
dena egiten zait errazago
zu moduko lagunekin.