Kontsonante batzuk, nahiz eta ezberdinak izan, hoskideak dira: antzeko soinua dute eta, horregatik, errimatzat onartzen ditugu.
Esaterako, HOSKIDEAK dira eta errimatzat onartzen ditugu:
AMA-LANA, PATATA-KAKA, DAGO-ZEHARO, ZOZO-GOXO...
Nola jakin zein diren hoskideak? Ezagutu ditzagun ERRIMEN FAMILIAK!
B-G-R-D KONTSONANTEAK
*Zergatik dira antzekoak? Kontsonante horiei ahostunak esaten zaie.
Eskua eztarrian jartzen badugu eta kontsonantea soilik ahoskatu, bibrazioa sumatuko dugu.
K-P-T KONTSONANTEAK
*Zergatik dira antzekoak? Kontsonante horiei ahoskabeak esaten zaie.
Eskua eztarrian jartzen badugu eta kontsonantea soilik ahoskatu, bibraziorik ez dagoela ohartuko gara;
kolpe lehor batekin ahoskatzen dira.
M-N KONTSONANTEAK
*Zergatik dira antzekoak? Kontsonante horiei sudurkariak esaten zaie.
Kontsonante horiek ahoskatzerakoan sudurra tapatzen badugu, ezingo ditugu ahoskatu (kontsonanteak bakarrik ezingo ditugu ahoskatu).
S-Z-X-TS-TZ-TX KONTSONANTEAK
*Zergatik dira antzekoak? Kontsonante horiei txistukariak esaten zaie.
Haizearen eta sugearen zarata gogorarazten digute.