Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea
Bertso Ikasgela logoa

Bat-batekoa Gorrotoa eta kontzientzia, elkarrizketan

  • Bertsolaria(k): Xabier Amuriza, Jose Migel Iztueta "Lazkao Txiki"
Gaia: "Zuk Xabier, kalte handia egin dizun norbait hil nahi duzu baina aldamenean duzu zure kontzientzia, Lazkao Txiki".

Batzuetan, amorrua kontrolik gabe kanporatzen dugu, parean dagoen guztia gainetik pasatzeko prest.

Horri deitzen diogu biolentzia edo bortxa.

Halakotan, amorruarekin gainditu behar genuen oztopoa konpondu beharrean, areagotu egiten dugu.

Gizatasunaren mugak pasatzera ere eraman gaitzake.

Ahaztu egiten dugu gure askatasuna bestearena hasten den lekuan bukatzen dela.

Kontzientziak laguntzen digu amorruari muga jartzen, bortxan erori ez dadin.