Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

Albisteak

Albistearen argazkia
Abian dira Bertso Udalekuak

Uztailan 4 txanda egingo dira, Nafarroako Getadar aterpetxean eta Arabako Zuhatzako irlan. Bertsoaz eta udaz gozatzeko 199 kide elkartuko dira.

Albistearen argazkia
Unax Aizpuruak irabazi du Euskal Herriko Eskolartekoa

Ekainaren 13an jokatu da gazteen bat-bateko finala, Arantzan. Estitxu Arozenak jantzi dio txapela saratarrari.

Albistearen argazkia
San Juan sua!

Udan sartzera goazela ospatuko dugu ekainaren 23an. Urteko egunik luzeenak eta gaurik motzenak ditugu hauek! Sua hitza emanda Lujanbiok eta Arzallusek botatako bertsoak ezagutzen?

Albistearen argazkia
Gozatu oporrak!

Ikasturte osoan irrikitan egon ostean, iritsi da: uda eta jai! Hamaika bitxikeria gertatzen dira oporretan. Bertsolariek horietako batzuk kontatuko dizkigute... Gero, "Pasa hitza" jolasean ariko gara, munduari bira eman arte. Bidaia amaitzeko, gure oporretako planen berri kontatuko dugu, kopletan edo bertsotan.

Albistearen argazkia
Nafarroako Bertso Eskolen Eguna, maiatzaren 24an Jauntsaratsen

Nafarroa osoko 9 eta 16 urte bitarteko gazteek parte hartuko dute. Izen-ematea zabalik da!

Albistearen argazkia
Ekainaren 22tik 25era egingo da Bertso Barnetegia Ondarroan

2008-2013 urteen artean jaiotako Bizkaiko bertso eskoletako gazteak elkartuko dira. Izen-ematea maiatzaren 24ra arte dago zabalik.

Albistearen argazkia
Bertsulari Ttiki Egunak iragan dira

Larzabal, Hiriburu eta Senperen bildu dira ikastoletako bertsolari ttikiak, bertsoz eta musikaz jaialdiak eskaintzeko.

Albistearen argazkia
Maiatzean zehar burutuko da Arabako gaztetxoen Eskolartekoa

Adin ezberdinetan eta eskualdeka izango da parte hartzeko aukera, bertso sorten eta bat-bateko saioen bidez.