Rap zaleak al gara? Zer talde ezagutzen ditugu? Antzekotasunak badituzte rapak eta bertsoak; baita ezberdintasunak ere. Erritmoari segi eta jar dezagun hitza mugimenduan!
Bertsolaritza euskararen bereizgarrietako bat den bezalaxe, hizkuntza askok du kantu inprobisatua egiteko bere molde propioa. Munduan toki askotan egiten da "bertsotan"!