Maiatzaren 15etik 25era ariketa sozial masiboa egiten ari gara, euskara ulertzen dugunok, erabilera handitu dezagun. Goza dezagun hizkuntzari buruzko bideoklip, bertso eta jolasekin! Eskolako festarako mezuak eta koplak ere sortuko ditugu... Ahobizi eta Belarriprestok, ekin!
Ekainaren 1ean Iruñeko Txantrea auzoan ospatuko da 9 eta 16 urte bitarteko gazteen jaia. Izena emateko aukera maiatzaren 23ra arte dago.
Apirilaren 23tik 27ra bi egonaldi antolatu dira, 3 egunekoak. Lehen mailako haurrak Baigorrin eta gazteak Urepelen elkartu dira, 9 hezitzailek gidatutako egitarau betean.
Zorte txarra omen dakarte 13 zenbakidun astearteek. Baita katu beltzek, eskilarapeek eta ispilu hautsiek ere. Superstiziosoak al gara? Bizitzan noiz izan dugu zorte txar, txar, txarra? Goza dezagun bertsoekin eta kanta dezagun guk ere!
Taldean zein bakarka, kirol asko ditugu aukeran, gorputzaz eta mugimenduaz gozatzeko. Ikus ditzagun kirolei buruzko bertsoaldiak! Gero hankaluze eta hankamotzak antzematera jolastuko dugu. Bat-batean ere ariko gara, bertsoa hitzaren kirola baita!
Bertso eskoletako haurrek agurra abestu eta bertsolari gazteek eskaini dute bertso saioa. "Haizea dator" ekimenaren azken saioa izan da, bertsolari gazteak plazaratzea xede.
Irurtzunen sei bertsolari izan dira oholtzan. Arantzako Kattin Madariaga izan da txapeldun eta Leitzako Kattalin Lizarraga txapeldunorde. Biak izango dira EHko Eskolarteko finalean.
"Ofizio"en pasarela da bertsolaritza. Zenbat lan egoera irudikatzen diren oholtzan! Eta zer pentsatua ere badakarte, lana bizitzeko moduez eta lan baldintzez. Ikusi eta hitz egin dezagun lanaz!