Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

Gozatu oporrak!

2022-06-27


Ikasturte osoan irrikitan egon ostean, iritsi da: uda eta jai! Hamaika bitxikeria gertatzen dira oporretan. Bertsolariek horietako batzuk kontatuko dizkigute... Gero, "Pasa hitza" jolasean ariko gara, munduari bira eman arte. Bidaia amaitzeko, gure oporretako planen berri kontatuko dugu, kopletan edo bertsotan.

 

BIDEOTEKA - bidaia dezagun, kantuak eramanda!

Oporretan gertatzen zaizkigun hamaika egoera bitxiri buruz ariko zaizkigu bertsolariak.

Eta guri, zein pasadizo gertatu izan zaizkigu oporretan?

 

MUNDUARI BIRA, KOPLETAN!

 

Jolasa: munduko zein leku da? 

Ikus ditzagun Beñat Gaztelumendi eta Uxue Alberdi bertsolariak, "Pasa hitza" jolasean.

Adi! Gero guk ere honetantxe jolastuko dugu-eta!

Puntu batean, munduko leku bati buruzko pista emango diete, eta zein leku den asmatu beharko dute. Erreparatu errimari, erantzun zuzenak errimatu egiten du-eta!

 

Jolas dezagun guk orain!

Gure txanda! "Pasa hitza"n ariko gara gu ere, munduko herrialdeak asmatzen, A-tik Z-ra.

Ea 5 minutu baino lehen erantzuten ditugun guztiak.

 

 

Segi dezagun bidaian, kopletan!

Oraingoan munduko bazter bakoitzari kopla bana eskainiko diogu. Lehen puntua jarriko digute, lurralde bat aipatuz, eta gure erronka bigarren puntua abestea izango da. Horretarako oina ere emango zaigu.

 

 

Zein asmo ditugu oporretarako?

Udaz gozatzeko hamaika plan egin genitzake! 

Aukera ezberdinei buruz ariko gara, kopletan edo bertsotan. Horretarako, azken puntua eta 3 oin emango zaizkigu. 

Ea irudimenak nora garamatzan! 

*"Azken puntua emanda" karta jolasaren bidez ere egin genezake.