Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

Albisteak

Albistearen argazkia
San Juan sua!

Udan sartzera goazela ospatuko dugu ekainaren 23an. Urteko egunik luzeenak eta gaurik motzenak ditugu hauek! Sua hitza emanda Lujanbiok eta Arzallusek botatako bertsoak ezagutzen?

Albistearen argazkia
Gozatu oporrak!

Ikasturte osoan irrikitan egon ostean, iritsi da: uda eta jai! Hamaika bitxikeria gertatzen dira oporretan. Bertsolariek horietako batzuk kontatuko dizkigute... Gero, "Pasa hitza" jolasean ariko gara, munduari bira eman arte. Bidaia amaitzeko, gure oporretako planen berri kontatuko dugu, kopletan edo bertsotan.

Albistearen argazkia
Enara Gallastegi txapeldun Bizkaiko Eskolartekoan

Bizkaiko idatzizko eta bat-bateko txapelketak jokatu dira asteburuan Iurretan; bi egunetan 150na gazte batu dira bertsoez gozatzeko.

Albistearen argazkia
Hiru Bertsulari Ttiki Egun ospatu ditugu

Lapurdi, Baxenafarroa eta Xiberuko ikastoletako haurrek gelan egindako lana oholtzaratu dute, Oskar Estangak gitarraz lagunduta. Bertsolariak ere oholtzan izan dira, saioa eskaintzen.

Albistearen argazkia
Jokin Onaindiak irabazi du Arabako Eskolartekoa

Jokin Onaindia eta June Astegieta izango dira finalista arabarrak, Euskal Herriko Eskolarteko finalean, ekainaren 14an Arantzan.

Albistearen argazkia
Nafarroako Bertso Eskolen Eguna, ekainaren 1ean Iruñeko Txantrea auzoan

Nafarroa osoko 9 eta 16 urte bitarteko gazteek parte hartuko dute bertan.

Albistearen argazkia
Igorreko bertsolaritza ikasleak Regueibertso ekitaldian izan dira, Galizian

Maiatzaren 17tik 19ra egon dira Santiago de Compostelan (Galizia) Igorre BHI institutuko bertsolaritza ikasleak; bertsoa eta regueifa elkarrekin bizi izan dituzte emozioz betetako asteburuan.

Albistearen argazkia
Galdu eta irabazi

Kirol lehiari buruz bertso sorta hau jarri zuen Iñaki Artolak, bere bertso eskolako ikasleekin abesteko. Musikatuta ekarri dugu Bertsoikasgelara. Entzun eta... izango dugu gero zer hitz egina! Nola bizi dugu guk lehia?