Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

Gabonak din, dan, don!

2023-12-17


Bada hamaika gai Eguberrien atzean... Goza dezagun bat-bateko saioekin eta bertso sortekin! Gero, senide eta lagunei bidaltzeko zorion mezuak presta genitzake. Bat-batean ere hasiko al gara bertsotan?

 

Goza dezagun Gabonei buruzko bat-bateko saio eta bertso jarri onenekin!

 

 

Gure zorion mezua sortu eta bidaliko al diegu senideei eta lagunei?

Kopla edo bertsoa egin genezake, ingurukoei eskaintzeko. Gero, nahi badugu bideo polit bat grabatu eta Whatsappez bidal genezake. Eskulanetan zorion postala egin genezake bestela. Etxekoei aurrez aurre abestera ausartuko gara, Gabon afarian?

 

 

Has gaitezen bat-batean!

 

ELURRA

Galdera erantzunetan jolasteko prest? Gure erantzuna puntu batean ala esaldi errimatu batekin emango dugu.

 

GOAZEN ELURRETARA!

Bertsotan ariko gara, puntuz-puntu. Puntu erdia sortzea izango da gure lana.