2021ak etxerik etxe ibiltzeko ohitura modu berritan egitera eraman gaitu. Hara hemen Tolosaldeko herrien artean osatu duten bideo kopla katea!
Gauez ohera sartu mantapera, gozo-gozo, eta norbaitek alboan ipuinak kontatzea. "Beste bat..." eta "beste bat...", ahotsarekin lokartu arte. Plazer handiagorik! Sar gaitezen ipuinen mundura.
Telefono mugikorrek eta bestelako pantailek abantaila asko ekarri dizkigute. Baita menpekotasuna ere. Goza dezagun bertsoaldiekin eta hitz egin dezagun pantailekin dugun harremanaz! Gaiari buruz bertsotan ariko gara gero.
Bakarra da etxe bakoitza; eta hala ere, tankerako trapu zikinak ditugu familia denetan. Begiratuko diegu, umorez, gure eguneroko ika-mika eta xextrei?
Lazkao Txikiren bertsorik ezagunenak, ispiluari botatakoak dira. Geroztik makina bat elkarrizketa sortu dira ispilu aurrean... Ikus ditzagun bertsolariak eta egin dezagun guk ere puntuka, ispilu aurrean!
Bertsolariak ikusiko ditugu hitz-jolas bihurrienetan. Gero geuk froga genezake! Bertso jolasetan aritzeko prest? Jar dezagun mundua atzekoz aurrera, oinak buruan ditugula!
Ekainaren 11 zen, 1967ko Txapelketa. Historiako une esanguratsuenetako bat gertatzera zihoan... Zer gertatu zen jakin nahi?
Historian emakumeek bertsotan egin izan dute beti: hiletetan, plazan, etxean, soroan, fabrikan, jostundegian... Bidean trabak ere izan dira plazandreentzat: debekuak eta "lotsagabe" izatearen fama txarra. Bertsolaritzaren historian emakume askoren izenak, argazkiak eta bertsoak jaso gabe gelditu dira. Ezagutu ditzagun iritsi zaizkigun testigantzak!