Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

Haurra lotara eta aita telebista aurrean

2022-09-27


Txapelketa Nagusiko kanporaketa saioa izan zen Arrasaten eta bertako bertsoaldia dugu hau. Ikus ditzagun Iñaki Apalategi eta Xabat Illarregi, zortziko txikian ika-mikan!

 

Arrasateko kanporaketa saioa ikusgai, bertsoa.eus atarian

 

Irailaren 25ean jokatu da Arrasaten Txapelketa Nagusiko kanporaketa saioa. Sei bertsolariok elkartu dira oholtzan: Joanes Illarregi, Saioa Alkaiza, Iñaki Apalategi, Xabat Illarregi, Miren Amuriza eta Gorka Pagonabarraga.

Bertsoaldiak ikusgai ditugu www.bertsoa.eus atarian.

Horien artean 8ko txikiko ofizio hau hautatu dugu. Ia gustuko dugun!

 

Haurra lotara bidali eta aita telebista aurrean!

 

Iñaki Apalategi haurra da eta Xabat Illarregi gurasoa. Iñaki haurrak etxean telebista ikusteko denbora tartea oso mugatua du. Gauez jaikitzen den aldiro, Xabat aita telebista ikusten atzematen du. Gaurkoan ere bai.

Neurria: Zortziko txikia.

Iraupena: 4'34 min