Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea
Bertso Ikasgela logoa

Merkealdian

2020-01-07


"Saltzen, saltzen, txakurtxiki baten karameluak"... Kantu zaharra berritzen zaigu merkealdian. Dena beherapen, dena eskaintza eta ganga, dena merke eta ona. Iragarkiak non-nahi. Aspalditik egiten da publizitatea bertsotan! Ikusi nahi?

 

PUBLIZITATERA GOAZ!

 

Telebista aurrean gozo-gozo gaudela, filmaren une gorenean, eta zotz! Publizitate tartea!

Bertso saioaren erdian, horixe bera egin zuen Josu Goikoetxea gai-jartzaileak: iragarkiak asmatzeko eskatu zien bertsolariei, euren gustuko produktuen publizitatea egiteko.

 

BIZITZA PERFEKTUA DA IRAGARKIETAN

 

Iragarkietan bizitzea bezalakorik ez dagoela konturatuta dago Imanol Epelde ere: ikus dezagun bere bakarrizketa umoretsua!

Eta gu, zein iragarkitan geldituko ginateke bizitzen puska baterako?

 

 

ZER DIREN TIPIKOAK, IRAGARKIAK...

 

Iragarki baten parodia edo esketxa egiten hasiko bagina, umorez, ziur asmatuko genukeela iragarkiaren arabera, zer pertsonaiaz mozorrotu, nola imitatu bere ahots tonua, eta zer mezu eman...

Hara ETB-ko Wazemank saioak egindako parodia mundiala: azkazal jangarriak dituen eskua iragarriz! 

 

 

... FILMA ERDIAN AGERTZEN DIRENEAN HARTZEN DUGUN AMORRAZIOA BEZAIN TIPIKOAK!

 

Filmaren erdian, hogei minutuko publizitate tartea sartzea... Horrek ez du barkamenik! 

Joseba Fernandok telebista-mandoa lurrera bota eta Pekatarien Batasuna-ri laguntza eskatzea erabaki dusekulakoak eta bi esateko telebistan iragarkiak sartzen dituen malapartatu horri!

 

 

IRAGARKIETAKO SEXISMOA ERE, AMORRATZEKOA!

 

Emakumeentzat etxerako garbigarriak eta perfumeak iragartzen dira gehien. Emakumeekin lotuz etxea, garbitasuna eta gizonentzat erakargarri egotea.

Gizonentzat autoak dira produktu iragarrienak: mugikortasuna, abiadura eta luxuaren ikur.

Sexismoa nabarmena da publizitatean...

 

 

HISTORIAKO BERTSO IRAGARKIAK

 

Ez pentsa iragarkiak bertsotan egitea oraingo asmakuntza denik: joan den mendean, aldizkarietan (prentsa idatzian) iragarkiak bertsotan jartzeko ohitura bazen.

Esloganak asmatzen mundialak dira lehengo iragarkiak!

Hara hemen horietako batzuk!

 

Fanderia - "Ez merkeenak, bai onenak!" (1963)

 

Ganaduarentzat pentsua saltzen du Fanderiak. Hara bere iragarkia, bertsotan emana 1963an.

 

 

"Edan zazu, Insalus!" (1963)

 

Iturriko ura bezain ezaguna egin da Insalus marka. Bere iragarkia ez da atzo goizekoa...

 

 

Reineta karamelua (1965)

 

Gaixo dagoenarentzat botikarik onena: karamelua jatea!

 

 

Muebles Inchausti (1963)

 

Bizitza guztian irauten diguten gauzak, gutxi dira. Inchaustineko altzariak, horien artean!

 

 

Tomas Eizmendi'ren jatetxea (1963)

 

Nor ez da ezpain-ertzetik behera listu jario jarriko, bertso honekin?

 

 

Bar Landeta (1963)

 

"Gorputza premiz dezun guzian, sartu zaitea Landeta'n!"

 

 

GAUR ERE EGITEN DIRA IRAGARKIAK BERTSOTAN

 

Zenbat iragarki ezagutzen ditugun, bere abestiagatik.

Eta zenbatetan erabiltzen diren eslogan edo lelo errimatuak.

Bertsoak, juxtu, doinua, esaldi neurtuak eta errima ditu bere ezaugarri behinenak: nola ez da, bada, iragarkietarako aproposa izango!

Ikus dezagun gaurko iragarkietan nola erabiltzen den...

 

Mahala esnekien iragarki errimatua

 

 

Kaixomaitia.eus

 

Sare sozialen bidez harremanak egiteko kaixomaitia.eus atariak sortutako iragarkia.

Horra Xalbador eta Mattinen arteko maitasun istorioa!

 

 

ASMA DITZAGUN PRODUKTUAK ETA IRAGARKIAK!

 

Geu ere bagara produktu berriak eta iragarkiak asmatzeko gai. Soberan dugu irudimena!

Fundamentuzkoak egitekotan, katxondeo pixka bat beharko dugu...

Iñaki Gurrutxaga bertsolaria horretan kanpeon! Ikusi bestela...

 

"Tximas" ileordeak

 

 

 

 

"Antilots" lotsaren aurkako krema

 

 

 

"Lujanbio" logopedia zerbitzua