Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

Albisteak

Albistearen argazkia
Nafarroako Bertso Eskolen Egunerako izen-ematea zabalik

Ekainaren 1ean Iruñeko Txantrea auzoan ospatuko da 9 eta 16 urte bitarteko gazteen jaia. Izena emateko aukera maiatzaren 23ra arte dago.

Albistearen argazkia
Iparraldeko Bertsu Topaketetan 180 ikasle elkartu dira, Urepelen eta Baigorrin

Apirilaren 23tik 27ra bi egonaldi antolatu dira, 3 egunekoak. Lehen mailako haurrak Baigorrin eta gazteak Urepelen elkartu dira, 9 hezitzailek gidatutako egitarau betean.

Albistearen argazkia
"Haizea dator" bertsolari gazteen saioa Baionan

Bertso eskoletako haurrek agurra abestu eta bertsolari gazteek eskaini dute bertso saioa. "Haizea dator" ekimenaren azken saioa izan da, bertsolari gazteak plazaratzea xede.

Albistearen argazkia
Nafarroako Eskolartekoa Kattin Madariagak irabazi du

Irurtzunen sei bertsolari izan dira oholtzan. Arantzako Kattin Madariaga izan da txapeldun eta Leitzako Kattalin Lizarraga txapeldunorde. Biak izango dira EHko Eskolarteko finalean.

Albistearen argazkia
Egiar Otegi txapeldun Gipuzkoako Eskolartekoan

Apirilaren 4an Azpeitiako Elikagunean elkartu ziren 175 lagun, afariaz gozatu eta finaleko saioa entzuteko. Saio ederra eskaini zuten zortzi bertsolariek. Egiar Otegi eta Suhar Gesalaga sailkatu dira EHko finalera.

Albistearen argazkia
Gipuzkoako gazteen egonaldia apirilaren 4tik 6ra

Azpeitian Eskolarteko finala ikusi eta Lasturko aterpean bi gau egiteko aukera dute Gipuzkoako 14-20 urteko bertsozaleek. Izen-ematea zabalik dago.

Albistearen argazkia
Abian da Eskolartekoa!

15-18 urteko gazteen bat-bateko bertso txapelketa martxan da: herrialdeetan kanporaketa saioak egiten ari dira eta apirilean zein maiatzean jokatuko dira finalak. Euskal Herriko finala ekainaren 14an izango da, Arantzan.

Albistearen argazkia
Arabako Bertso Abenturan izen-ematea zabalik!

Apirilaren 22tik 26ra, Espejon bi egonaldi egingo dira, hiru egunekoak, 11 eta 12 urtekoentzat. Ba al zatoz?