Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

Albisteak

Albistearen argazkia
Finalerako azken txanpan!

Finalaurrekoen 2. itzulian sartu da Txapelketa Nagusia. Bertsolariei bi saioetako puntuazioak batuko zaizkie eta halaxe jakingo dugu zein 7 bertsolari ariko diren Maialen Lujanbiorekin finalean, abenduaren 18an Iruñean.

Albistearen argazkia
Azaroaren 25ean Zarauzko ikastetxeek abestuko duten sorta

Zarauzko ikastetxe guztiak udaletxe aurrean elkartuko dira eta Aner "Euzkitze"ren kopla sorta hau abestuko dute, harremanetan elkarri tratu onak emateko konpromezua hartuz. Abes dezagun guk ere!

Albistearen argazkia
Xenpelar Bertso-eskolaren Bertsopaper Sariketa zabalik!

Errenteriako udalak eta bertako bertso-eskolak, 16 urtera artekoei zuzendutako sariketaren deialdia egin dute. Lanak aurkezteko epea azaroaren 26ra artekoa da.

Albistearen argazkia
Iruñeko III. Bertsopaper lehiaketako lan sarituak hemen eskura!

Iraun Zestau, Kattin Madariaga eta Ander Fuentes izan dira irabazleak, adinkako 3 mailetan. Guztira 43 lan jaso dira. Sorta sarituak abesteko prest?

Albistearen argazkia
29.700 ikaslerekin ari gara, bat-bateko metodologiarekin eta material berriarekin

Azken urteotan, metodologian, irakasleen formakuntzan eta material sorkuntzan ari gara indar egiten. Ikastetxeek nabarmendu digutenez ikasleengan motibazioa areagotu da, ahozkotasuna erdigunean jarri da eta bertsotarako jarioa hobetu da.

Albistearen argazkia
Arabako Bideo-kopla lehiaketa martxan!

Arabako 14 urtera arteko gaztetxoek har dezakete parte. Azaroaren 17ra arte bidali ditzakegu gure bideo-koplak eta sari ederrak daude!

Albistearen argazkia
Ahots Baten sormen egonaldira ba al zatoz?

Urriaren 29tik azaroaren 1era Amaiurko aterpean egingo da egonaldia, 15-22 urte bitarteko gazteekin. Bertsoaz, antzerkiaz, kantagintzaz eta literaturaz lagunartean gozatu nahi baduzu, eman izena eta… zatoz!

Albistearen argazkia
Haurra lotara eta aita telebista aurrean

Txapelketa Nagusiko kanporaketa saioa izan zen Arrasaten eta bertako bertsoaldia dugu hau. Ikus ditzagun Iñaki Apalategi eta Xabat Illarregi, zortziko txikian ika-mikan!