Amets Arzallus gelditu da bigarren eta Aitor Mendiluze hirugarren. 13.000 entzule elkartu dira Iruñean, Nafarroa Arenan. Goza dezagun bertsoaldi onenekin!
Abenduaren 18an Iruñeko Nafarroa Arenan oholtzara igoko diren 8 bertsolariak erabakita daude. Publikoan 13.000 lagun elkartuko dira. Etxetik ere jarrai genezake, ETB1 katean eta bertsoa.eus atarian!
Abenduaren 27tik 29ra bi egonaldi egingo dira Legasan. Batean Nafarroako LHko ikasleak elkartuko dira eta, bestean, DBHkoak. Izen-ematea zabalik da abenduaren 1era arte... Ba al zatoz?
Finalaurrekoen 2. itzulian sartu da Txapelketa Nagusia. Bertsolariei bi saioetako puntuazioak batuko zaizkie eta halaxe jakingo dugu zein 7 bertsolari ariko diren Maialen Lujanbiorekin finalean, abenduaren 18an Iruñean.
Zarauzko ikastetxe guztiak udaletxe aurrean elkartuko dira eta Aner "Euzkitze"ren kopla sorta hau abestuko dute, harremanetan elkarri tratu onak emateko konpromezua hartuz. Abes dezagun guk ere!
Errenteriako udalak eta bertako bertso-eskolak, 16 urtera artekoei zuzendutako sariketaren deialdia egin dute. Lanak aurkezteko epea azaroaren 26ra artekoa da.
Iraun Zestau, Kattin Madariaga eta Ander Fuentes izan dira irabazleak, adinkako 3 mailetan. Guztira 43 lan jaso dira. Sorta sarituak abesteko prest?
Azken urteotan, metodologian, irakasleen formakuntzan eta material sorkuntzan ari gara indar egiten. Ikastetxeek nabarmendu digutenez ikasleengan motibazioa areagotu da, ahozkotasuna erdigunean jarri da eta bertsotarako jarioa hobetu da.