Koplak nori eta… geure buruari jarriko dizkiogu. Lepo gainean eta bihotz barruan daramagun horri. Loreak botaz edo adarra joz, bizitza osoan lagun dugun adiskide zahar horri.
Izaten dira pasadizo edo gertaera xelebreak bizitzan. Baita erorketa tontoak ere. Denbora pasatu arren grazia egiten digutenak gogoratze hutsez. Eta kontatzearen poderioz gertakari ezagun egiten direnak. Nork hasi nahi du umorezko pasadizo bat kontatzen?
Bideo deia. Mugikorrera audio mezua. Whatsappa. E-posta. Albokoari isilka pasatako papertxoa. Hozkailuko post-ita. Postala. Aurrez aurreko elkarrizketa. … Mezua helarazteko, beste zein komunikazio bide erabili izan duzu inoiz?
Amantala jantzi eta bertsoak egiteko errezeta berria ikasiko dugu: atzekoz aurrera sortzeko teknika! Mihia saltsan jarri eta bixi punttua beharko dugu... Denetarik dastatzeko prest?
Gizakiak ez, gainerako piztiez ariko gara. Ofizioka jardungo dugu bertsotan, aldiro pertsonaia baten larrutik. Neurri ezberdinak probatuko ditugu gainera: 8ko txikian eta handian ariko gara, atzekoz aurrerako teknikarekin.
Sar gaitezen kondairen mundura! Bertso ipuinekin kantu kontari gozatuko dugu, sei bertsotan narrazioak osatuz.
Hara ze dezima umoretsuak kantatu zituzten Kubako repentistek, EITB-ko Azpimarra saioan.
Markel Irizar txirrindulari oiharen eskutik, bertsolaritzaren historia ezagutuko dugu. Gaiari buruz hitz egingo digute Joxerra Garzia, Xabier Paya, Juanito Dorronsoro, Jon Enbeita, Xebastian Lizaso, Andoni Egaña, Nerea Elustondo eta Maite Berriozabalek ere. Ikasteko prest?