Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

Finalerako azken txanpan!

2022-11-14


Finalaurrekoen 2. itzulian sartu da Txapelketa Nagusia. Bertsolariei bi saioetako puntuazioak batuko zaizkie eta halaxe jakingo dugu zein 7 bertsolari ariko diren Maialen Lujanbiorekin finalean, abenduaren 18an Iruñean.

 

 

2022ko Txapelketa Nagusian 42 bertsolari entzuteko aukera ederra izan dugu.

Kanporaketak aurrera doaz eta, finalera sartzeko, hauxe dute azken aukera lehian ari diren bertsolariek. 

Puntu gehien eskuratzen dituzten 7 bertsolariak finalean ariko dira, Maialen Lujanbio txapeldunaz batera, abenduaren 18an Iruñeko Nafarroa Arenan.  

Horretarako, bertsolari bakoitzari bi saioetan lortzen dituen puntuak batuko zaizkio.

Finalaurrekoen lehen itzulia pasa da; orain, bigarren itzulian gaude. Zer gertatuko ote da?

 

FINALAURREKO SAIOAK - 2. ITZULIAN

Hiru herritan jokatuko dira finalaurrekoetako azken saioak: Amurrion, Baionan eta Bilbon.

Ikus dezagun saio bakoitzean nor entzuteko aukera dugun!

Nor ezagutzen dugu? Zein dira gure hurbilekoak?

 

 

 

SAIOAK NON IKUSI?

Aukerarik badugu, plan ederra da Amurriora, Baionara edo Bilbora bertara joatea, hiria ezagutu eta publiko artean saioa zuzenean jarraitzeko: aparteko giroa egongo baita! Horretarako, egokiena, sarrerak aurrez hartzea dugu, www.bertsosarrerak.eus atarian.

Baina ezin badugu bertaratu, lasai: saioak zuzenean ikus genitzake-eta!

Arratsaldeko 17:00etan telebista piztuta EITB4 katean jarrai genezake saioa. Baita internetez www.bertsoa.eus eta www.eitb.eus atarietan ere.

 

PUNTUAZIOARI JARRAIPENA

Sailkapena nola doan hementxe ikus genezake. 

 

ANIMOAK GURE BERTSOLARI KUTTUNARI!

 

Amurrion, Baionan edo Bilbon abestuko duten 18 bertsolarien artean izango ditugu batzuk, hurbilekoak ditugulako edo-eta bereziki gustura entzuten ditugulako, kuttunak direnak. Ausartuko al gara animozko koplak egin eta hari bidaltzera?

Audioz ala bideoz grabatu genitzake, helarazteko. Edo bertsolaria gure ikasgelara gonbidatu genezake bestela, elkarrizketan aritzera, eta zuzenean abestuko diogu hala, aurrez aurre dugula. 

Hauta dezagun nori egin koplak eta has gaitezen lanean!