Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

Bertso sorta Tratu ona guztiona

  • Bertsolaria(k): Aner "Euzkitze"
  • Doinua: Aita-semeak tabernan daude II
Azaroaren 25ean Zarauzko ikastetxe guztiak udaletxe aurrean elkartuko dira eta kopla sorta hau abestuko dute, harremanetan elkarri tratu onak emateko konpromezua hartuz herritar denek. Abes dezagun Aner "Euzkitze"ren sorta eder hau!
0.
LELOA
Tratu onaren helburupean
nahi dugu bizi ta jardun,
ta guztiona izango bada
guztiok egin dezagun.

1.
Salatu dadin emakumeen
aurkako indarkeria
behar dena da kohesioa,
ardurak eta egia.

2.
Nork ez du inoiz imajinatu,
nork ez du ematen ontzat
biolentoa ez den mundu bat
denona eta denontzat?

3.
Norabiderik ez balu, berez,
balio ederra zen ba!
Baina indarra ez da edukitzen
erabili egiten da.

4.
Eta gaurkoan elkartu arren
taldean, kaleetan zehar,
hemen kontua da bihar nola
tratatuko dugun elkar.