42 bertsolari entzuteko aukera izango dugu, irailaren 24tik hasita, Euskal Herrian zehar egingo diren kanporaketa saioetan. Finala, lehen aldiz, Iruñean izango da, abenduaren 18an. Gure inguruko zein bertsolarik hartuko du parte txapelketan? Bidaliko al dizkiogu animozko koplak?
180 bertsozaleren aurrean, Unai Iturriagaren eskutik jaso du txapela. Maddi Agirre gasteiztarra izan da txapeldunorde.
Ikasgelan egindako lana ospatzeko, ikasturte amaierako jaialdiak egiten ari gara ikastetxeetan. Eta udan Bertso Udalekuetako bost txandak izango dira.
Aldizkari pedagogikoak erreportaia osatu du Oihana Iguaran, Erika Lagoma, Amaia Agirre eta Uxue Alberdiren bizipenak jasoz.
"Punttuka" metodoa aurkeztu du Nafarroako Hezkuntza Sailak eta ikusmen-urritasuna duten euskal hiztunei alfabetatzea erraztea du helburu.
Pako Aristiren 'Nire Uztapide' biografia nobelatua berrargitaratu dute eta Zestoako nerabeei doan emango zaie; unitate didaktikoa ere egingo da ikastetxeetan lantzeko.
Guztira 97 haur eta 43 gazte elkartu ziren apirila bukaeran egin ziren egonaldietan.
Urko Egañak Leire Derteanoren ilustrazioekin eta “Potx eta Lotx” pailazoekin elkarlanean, euskal mitologiako pertsonaiak haur txikiei ezagutzera emateko materiala argitaratu du, oinarrian kopla sorta bat duena. Bertsoikasgela atarian ere eskura dugu!