2026-07-21

Goazen Euskal Herriko Bertsolari Txapelketaren ezaugarriak ikustera!
Bideotekan, lehia berezi honetan abestu izan diren bertsoaldi hautatuekin gozatzeko aukera dugu.
2026an herrialde bakoitzetik zein bertsolari ariko diren kantuan ere jakingo dugu. Gure ingurutik nork hartuko du parte? Zer dakigu berari buruz? Bertsolari bakoitzari buruzko informazioa kontsultatu genezake bertan.
Saioak non eta noiz diren ere arakatuko dugu Euskal Herriko mapan: zein saio dugu hurbilen? Ikustera joateko asmorik ba al dugu?
Bertso saioak etxetik jarraitzeko aukera ere badugu, izan ere asteburuko saioen berri emango digute Hitzetik Hortzera telebista saioak eta bertsoa.eus atariak, bertsoaldi onenak ikusteko aukeraz.
52 bertsolariko zerrendan izango ditugu batzuk, hurbilekoak ditugulako edo-eta bereziki gustura entzuten ditugulako, kuttunak direnak. Ausartuko al gara animozko koplak egin eta hari bidaltzera?
Audioz ala bideoz grabatu genitzake, helarazteko. Edo bertsolaria gure ikasgelara gonbidatu genezake bestela, elkarrizketan aritzera, eta zuzenean abestuko diogu hala, aurrez aurre dugula.
Hauta dezagun nori egin koplak eta has gaitezen lanean!