Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

Ahots Baten 2023 - izen-ematea zabalik!

2023-11-20


15 eta 22 urte bitarteko gazteek aukera dute abenduaren 26tik 30era Beizaman egingo den sormen egonaldian parte hartzeko. Izen-ematea zabalik da... Ba al zatoz?

Bertsoa, klowna, antzerkia, zinema eta dantza gustuko dituzu? Sormen adierazpide ezberdinak probatu eta gazteen arteko harreman sareak eratzeko, egonaldi ederra da Ahots Baten! Ekimenak IX. edizioa du eta abenduaren 26tik 30era Beizamako aterpetxean gauzatuko da. Hezitzaile taldea Aner PeritzAmaia Elizagoien, Itziar Telletxea, Oihana AranaAitor Bizkarra eta Aitor Tatiegi bertsolariek eta sortzaileek osatuko dute. Bisitan etorriko diren artista gonbidatuak, berriz, hauexek dira: Ane Labaka eta Nerea Ibarzabal bertsolariak, Beatriz Egizabal umoregilea, Gaizka Sarasola antzerkigilea, Martxel Rodriguez dantzaria eta Oier Zuñiga aktorea. Egonaldiak 130€ko kostua du eta izen-ematea zabalik dago abenduaren 10era arte, Mintzolaren webgunean. Egonaldia Euskaltzaindiak antolatu du, Mintzola egitasmoaren baitan, Bertsozale Elkartearen laguntzarekin.