Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea
Bertso Ikasgela logoa

San Juan sua!

2020-06-15


Udan sartzera goazela ospatuko dugu ekainaren 23an. Urteko egunik luzeenak eta gaurik motzenak ditugu hauek! Sua hitza emanda Lujanbiok eta Arzallusek botatako bertsoak ezagutzen?

 

San Juan bezperako ohiturak

 

Udako solstizioa ospatzeko ohitura zahar eta berri asko ditugu gure herrietan: etxez etxe eskean koplari aritzea, kantuak, dantzak, akelarreak, sua pizteko moduak, garren gainetik salto egitea, uxatu nahi dena erre eta etxea babesteko atean lizarra jartzea...  

Ahotsak ekimenaren eskutik, ezagutu ditzagun San Juan bezperaren inguruko ohiturak, aitona-amonek kontatuta!

 

 

"Sua" hitza emanda

 

2009ko Txapelketa Nagusia zen, finala. Buruz-burukora pasa ziren Maialen Lujanbio eta Amets Arzallus.

Eta hitz hauxe jarri zieten, 9 puntuko bertsoa osatzeko: "sua".

 

 

 

 

Suaren bueltan elkartzen ziren lehen gizakiak ere... 

 

Lujanbiok esan bezala, sua pizten ikastea izan zen historiaurreko gizakiaren asmakizun handienetako bat.

Suari esker uxatuko zituzten piztiak, berotu gau hotzak, argitu leizeko bazterrik ilunenak, margotu ahal izateko.

Marrazki haiexek dira orain milaka urteko bizimodu hartatik gelditu zaizkigun aztarna esanguratsuenak. Baina gaurko betaurrekoetatik asmatzen ote dugu garai hura irakurtzen?

Oraingoan Lujanbio eta Arzallus Ekaingo leizean aurkituko ditugu: Lujanbio izango da orain milaka urte marrazkiak egin zituen gizaki haren arima. Arzallus, egungo arkeologoa da, irudiak ikertzen ari dena. Maialenek adierazi nahi izan zuena eta Ametsek intrepretatzen duena, ez datoz bat...

 

 

Festara irteteko negoziaketan!

San Juanetan gauez kalera irtetekoak al zarete lagunekin?

Eta gurasoek zein ordutara arte uzten dizuete parranda egiten?

Egin dezagun ofizioka, gurasoaren eta seme-alabaren larruan sartuta.