Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

Euskararen Eguna

2024-12-02


Abenduaren 3an ospatzen dugu Euskararen Eguna. Baliatu dezagun gure gelako hizkuntzei buruz hitz egin eta egunerokoan sortzen zaizkigun egoerez hausnartzeko. Eskolako festan plazaratzeko zirtoak eta koplak egingo ditugu gero!

 

 

BERTSO BIDEOTEKAN... HAMAIKA IKUSTEKO!

 

Bideotekan denetik dugu: bertsoaldiak, elkarrizketak, kantu xelebreak, esketxak, bertso sortak...

Goza dezagun! Bideoak ikusi ahala izango dugu zertaz hitz egina, euskararen inguruko hainbat gairi buruz. Etxean euskararik ez zuten bertsolarien bizipenak, euskalkien koloreak, gure eguneroko ariguneetan ditugun aukerak eta zailtasunak, kale hizkera ganberroa, kantuak tuneatzearen plazera, hizkuntza jarreren arabera herritarrok osatzen dugun fauna xelebrea... Harritzeko prest?

 

 

 

MEZU ERRIMATUAK SORTZEN

 

Mezu errimatuak sortuko ditugu, gure ereserkia osatuz, zirtoka.

Euskararen Eguna ospatzen dugunean, gure eskolako festan, zabal genezake lau haizetara!

 

 

 

KOPLAK SORTZEN

 

Eskolako festa alaitzeko kopla sorta bat prestatuko al dugu?

Jar gaitezen binaka ala taldetxotan eta... ekin!

 

 

 

JOLAS DEZAGUN!

 

Mezu laburretan, adierazkorrik bada, esaera zaharrak dira horiek! Hitz gutxirekin zenbat esaten duten...

Jolas dezagun esaera zaharrekin! Aldiro bertso bat entzungo dugu, egoera bat deskribatuko diguna. Egoera horri zein esaera zahar datorkion parera hautatu beharko dugu.

Guztira zortzi bertso, zortzi esaera zahar, zortzi doinu ikasiko ditugu.