Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

Erantzun libreko ariketa Bertso marrazkia

Kopletan deskribatzen digutena paperean marraztera jolastuko dugu. Amaieran, ea gure artelanak zenbaterainoko antza duen irudi ezkutuarekin!

 

Irudia hau geuk deskribatuko dugu orain, kopletan

Ama begira zazu doinua hartu eta saiatuko al gara Eiffel dorrea deskribatzen, lagunek marraztu dezaten?

Hemen aurkituko ditugu koplak egiteko bi oinak!

 

Jolas hauxe bera, bertsolariek nola egin zuten ikusi nahi?

Maialen Lujanbio eta Unai Iturriaga bertsolariek, irudi bat deskribatuko dute, puntuka. Eta horixe marrazten saiatuko dira Asisko Urmeneta eta Marko Armspach komikigileak.

Ikustagun hemen!

 

Leizezuloko marrazkiak, ulertzen ez direnean...

Bertsoaldi honetan, berriz, Amets Arzallus arkeologoa izango da. Ekaingo leizean dago, marrazkiak interpretatzen. Maialen Lujanbio da irudi haiek egin zituen margolariaren arima. Arkeologoaren interpretazioak ez datoz bat, margolariak egin nahi izan zuenarekin.

 

 

 

Ipuin kontaketa, marrazkiz lagunduta

"Amildegia" ipuina kontatuko digu Ixabel Agirresarobek, "Mattin" marrazkigileak iruditara eraman bitartean.

Iturria: Berria Aretoa.

 

Ariketa
Emaitza: - / 0