Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

Erantzun libreko ariketa Ikusi makusi! Bertso jolasa

Ikusi makusi, oihaneko argazki honetan, zein animalia den! Baietz etxekoei irabazi... erronka botako al diegu?

Bideoa sakatu eta has gaitezen jolasten!

Aldiro kopla bat entzungo dugu, oihaneko animalia bat deskribatzen diguna. Ea asmatzen dugun zein animalia den, oihaneko argazkian topatuz.

Pista garrantzitsu bat: animaliak errimatu egiten du, beti, koplarekin...

 

Jolas bera, baina poliki

Nahi badugu patxada gehiagorekin jolas genezake, animalia asmatzeko behar beste denbora hartuz.

Hementxe dugu oihanaren argazkia. Eta behean ditugu, idatziz, animalia bakoitzari buruzko koplak. Galdetegian erantzunak idatzi eta ea zenbat asmatzen ditugun!


Animalia erraldoi
ta elegantea.
Nik ikusi dut! Hortxe
da ...  

Oihaneko errege
iletsu, marroia.
Nik ikusi dut! Hortxe
daukagu...  

Hizketan badakien
hegazti zoroa.
Nik ikusi dut! Hortxe
daukagu...  

Bere tripa bete du
banbu pixkat janda.
Nik ikusi dut! Hortxe
dago hartza...  

Lorez lore, bi hegal
kolorez beteta.
Nik ikusi dut! Hortxe
dago...  

Hostoak jaten ditu
eta ez alfalfa.
Nik ikusi dut! Hortxe
daukagu...  

Lianatik zintzilik
bizi-bizi noa.
Nik ikusi dut! Hortxe
dago...  

Urpean egiten du
gaueroko loa.
Nik ikusi dut! Hortxe
da...  

Lokatzetan bizi den
pottolo sanoa.
Nik ikusi dut! Hortxe
...  

Moko luze-luze ta
handia daukana.
Nik ikusi dut! Hortxe
daukagu...  

Ariketa
Emaitza: - / 10