Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

Erantzun libreko ariketa Asmakizuna (4)

  • Doinua: Sarasua da gure
Asmakizuna, pistak hiru bertsotan emanda. Zer ote da?
Zer da?  

Arroz aleak dira
lehenengo aztarna,
nahiz hori aldatu den
urteetan barna.
Honek sorrarazten du
soinu bat laztana,
beste bat isiltzeko
erabiltzen dana.

Dantzatu behar dena
denbora luzean,
ez baita samur sartzen
loaren leizean.
Eskuak ipintzen du
kantu-solasean,
berez mutua baita
eragin ezean.

Honi esker nigarra
liteke konsola,
hartu eta dantzatu
araziaz hola!
Entzun dut zilarrezko
zenbait badagola,
baina haurrari horrek
ez dio axola!
Ariketa
Emaitza: - / 1