Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

Erantzun libreko ariketa Asmakizuna (3)

  • Doinua: Hamaika andre gaztek
Asmakizuna, pistak bi bertsotan emanda. Zer ote da?
Zer da?  

Inork hauetakoak
baldin baditu, ai!
aurkitu arte ez da
ibiliko lasai
ez dauzkanak, ordea
bizi dadin alai
ez ditu bilatuko
eta ez ditu nahi.

Aurkitzen badituzu
ez neri ekarri
azkurak ipiniko
bainau oso larri
erantzuna jadanik
nola ez igarri
tira, ez badakizu
barkatu, I'm sorry.
Ariketa
Emaitza: - / 1