Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

Test ariketa Bertso jolasa - Marrazki bizidunetako zein pertsonaia da?

Kopla bakoitzean marrazki bizidunetako pertsonaia bat aurkeztuko zaigu. Ea asmatzen dugun nor den!

Zaldi pintto bat dauka
ikaragarria
pekak, galtzerdiak ta
mototsa gorria

Nor da?              

Mendian ardiekin
pozik ta saltoka
aitonaren etxean
gustura dago ta

Nor da?              

Beretzat idoloa
da Ultraeroia
amak atera dio
buruan txintxoia

Nor da?              

Nobita maitemindu
egin da berekin
abenturatan dabil
Doraemonekin

Nor da?              

Etxe xelebrea du
piƱa itxasoan
itsas-izar arroxa
bat dauka ondoan

Nor da?              

Esploratzaile honek
hartu du motxila
linternarekin doa
abentura bila

Nor da?              

Zentral nuklearrean
jaten du donutsa
tripan zerbeza dauka
buruan zerrautsa

Nor da?              

Elkarren ahizpak dira
talde hirukoitza
euren atzetik dabiltz
sorgina ta ontza

Nor dira?              

Londresen nabarmena
da bere autoa
traje marroiarekin
dabilen tontoa

Nor da?              

Zeruan dabil hegan
ta galtzontzilotan
gaiztoekin borrokan
ari da askotan

Nor da?              

Dragoi bolaren bila
pizten du radarra
motoan ibiltzen den
ile-urdin makarra

Nor da?              

Umetan bizikletan
ta galtza motxetan
txikia, baina eskasa
ez zen bertsotan

Nor da?              
Ariketa
Emaitza: - / 12