Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

Bertso sorta Aupa gu!

  • Bertsolaria(k): Julio Soto
  • Doinua: Mundu hau uzten bazun
Gela ederra osatzen dugu. Ospatzekoa da zer-nolako taldea izatera iritsi garen.
1.
Eserita gaudenak
arbelari adi
badugunez ospatu
behar bat aspaldi;
bihurtuko al gara
orain bertsolari
lepotik heldu eta
hasteko kantari
hain ederra den gure
lagun taldeari.

2.
Bizkarrean motxila
astun baten kargu
elkarrekin denbora
luze daramagu;
ikasgai, irakasle
berberak dauzkagu
elkarbanatzen dugun
gela bat daukagu
ordea hori baino
gehiago gara gu!

3.
Norbait sentitzen bada
estu edo larri
elkarren babes gara
elkarren belarri;
jolasean gozatzen
dugu izugarri
sekretutxoak ere
badauzkagu sarri.
Hori dena eskaintzen
diogu elkarri.

4.
Arratsaldeko plana
nork ez du atsegin?
Gelditu, zertxobait jan
kantatu, hitz egin…
Ulertuko zaituzten
konfiantzarekin
guztiak lagun baina
guztiak desberdin
indartsuago gara
bat bestearekin.

5.
Animatu, lagundu,
besarkatu, zaindu…
Taldean dena askoz
errazago zaigu!
Eta hartu-emanak
nahiz lagun egin gu
haserrealditxorik
ekartzen badigu,
arazoak konpontzen
ere badakigu.

6.
Gaudenokin nahiz eta
pozik sentitu gu,
lagun berriak ere
egin nahi ditugu;
horregatik gonbita
luzatzen dizugu,
zatoz, beso zabalik
hartuko zaitugu,
elkarrekin gehiago
ikasiko dugu!