Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea
Bertso Ikasgela logoa

Bertso sorta Ai zapotxin

  • Bertsolaria(k): Jon Sarasua, Andoni EgaƱa
  • Doinua: Zaldibiko plazan A
Haur baten eskola egun arrunt bat. Protesta koplak.
1.
Ai zapotxin
ez dago zer egin
guraso eta irakasleekin!

2.
Ohetik jaiki behar
goizero-goizero,
berriro ohera nahi
pixa egin ta gero.

3.
Gosaldu eta bizkor
goaz eskolara,
idazmahaien gainean
lokartuko gara.

4.
Jolastordua labur
ta klaseak luze,
horretan dugu mundu
aldrebesa hauxe.

5.
Bagoaz jantokira
bazkalordurako
ta beti jaten dugu
gutxi eta txarto.

6.
Bazkaldu eta gero
berriro klasera,
amaitzeko ordua
helduko ote da?

7.
Hainbeste irakasle
hainbeste tutore,
libre-libre utziko
bagintuzte hobe.

8.
Eskola bukatuta
solfeo ta inglesa,
horiek baino hobe da
igandeko meza.

9.
Gauean eskolako
lanak etxerako,
nik denbora gehiago
nahi dut niretzako.

10.
Aita ta amarekin
gero afaria,
janari ona baina
atzoko ogia.

11.
Afalostean pizten
dugu telebista,
nik nahiago topera
jarri conpact diska.

12.
Logalea heltzean
ohera bagoaz,
bi begiak itxita
hankak elkar joaz.

13.
Ohean etzan eta
egin dugu amets
aurtengo oporrak bihar
bertan hasi baietz!