Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

Bertso sorta Herri txiki

  • Bertsolaria(k): Sebastian Lizaso
  • Doinua: Hona bildots eztia
"Herri txiki, infernu handi" dio esaerak, baina herri txiki ederrez josia dugu Euskal Herria. Sebastian Lizaso plazaz plaza dabil urtetan eta berak ezagutzen du, inork baino hobeto, bakoitzaren berri!
0.
ERREPIKA
Herri txikien berri
goazen ikastera
aldea dagolako
batetik bestera.

1.
Goizuetan xapoak
saltoka-saltoka
erreka ez den tokian
aldapa dago ta.

2.
Errezilen akerrak
autoan ze presa
bizitzen zaila omen
ta hiltzen erreza.

3.
Zaldibin arkakoso
talde dotorea
ta bertaratzen denak
nonahi azkurea.

4.
Ibarra berriz dago
piperrez betea
berotzen dakitenak
atzeko atea.

5.
Ituren ta Zubietan
zarata nagusi
haurrak jaiotzen dira
joare ta guzi.

6.
Baztan inguruetan
muga gehienean
jendea abila da
gaueko lanean.

7.
Alduden, Bankan edo
eta Urepelen
negua iristean
ura da epelen.

8.
Donibane Garazi
berezi benetan
azokaz festa dute
astelehen denetan!

9.
AbadiƱon San Blasek
feriaren fama
lehoien domaleku
beti da Lezama.

10.
Arratia bailaran
hor da Zeanuri
Gorbeiaren azpian
altxor bat dirudi.

11.
Agurainen kondeak
omen dira denak
Dulantzikoak tripa
fina daukatenak.

12.
Kakanarruak dira
Zalduondokoak
ta ausartak Araian
ondo-ondokoak.