Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

Bertso sorta Gurasoa logelan

  • Bertsolaria(k): Iñaki Gurrutxaga
  • Doinua: Psikologoak deskribatu nau
Seme punkiak, hipsterrak, raperoak... Alaba gotikoak, pijoak, bertsolariak... Gazteon artean, denetik gaude! Gurasoa sartuko da bakoitzaren logelan, errietan. Baina… Nolakoa ote da bakoitzaren logela? Zergatik hartuko ote dio kargu gurasoak bakoitzari? Eta zer eta nola erantzungo ote dio bakoitzak gurasoari?
1.
AITAK seme punkiari
Baina zer da hau? Zer kuxidade?
Jaso hau derrepentean!!!
Zure aitaren etxean zaude
ta ez gaztetxe batean!

2.
SEME PUNKIAK
E, zaharra, lasai! Jarri arreta!
Hiretzat bi kantu, nahita:
RIP ta Hertzainak, Policia no
eta Hil ezazu aita!

3.
AMAK alaba gotikoari
Ai ene, maite! Oraintxe egon naiz
argazki zaharrei begira... (snif-snif)
lehengo neskatxa alai, bizia
gela honetan bizi da?

4.
ALABA GOTIKOAK
Egun on, ama. Tira, egun on...
egun onik ez da hemen...
zure alaba ñoño, kursia
lur azpian sartu nuen...

5.
AITAK alaba pijoari
Aita ta ama lanean zeuden
haginak irteterako,
gure kulpa da nahi duzun dena
ematen dizugulako!

6.
ALABA PIJOAK
Jope, aitatxo, ez haserretu,
ez irten zure onetik!
Katu txiki bat bidali dizut
lasaitzeko, iPhonetik!

7.
AMAK seme hipsterrari
Mutiko gazte baten piura
hau izango da, kauenla...
moztu bizarra! Zer uste duzu,
aizkolari bat zarela?

8.
SEME HIPSTERRAK
Ez, ama, ez, ni moderno bat naiz
ez duzu ulertzen moda...
a, ta non dago aitak gaztetan
janzten zuen alkandora?

9.
AITAK seme raperoaro
“A-ha!” ta “a-ha!”, erdi eztulka,
oinak arrastaka, berriz...
etxe barruan kendu bisera,
esan dizut mila aldiz!

10.
SEME RAPEROAK
Hey, bro, aditu nire errimak,
ni naiz jefea! Ni bossa!
(bueno, aitatxo, kendu ezkero
jarriko duzu arroza?)

11.
AMAK alaba bertsolariari
Zortziko handi bat sekula ez da
kopla txikian kabitzen
ta hasi zaitez zure gelako
traste hauek denak biltzen!

12.
ALABA BERTSOLARIAK
Ama hemendik agintzen eta
aita errietan handik...
ziur ez dakit noiz arte baina
maite zaituztet oraindik!