Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea
Bertso Ikasgela logoa

Bertso sorta Ikusi nuanean

  • Doinua: Ikusi nuanean I
Sorta herrikoia. Gorputz atalak objektuekin, elementuekin konparatuz.
1.
Ikusi nuanean
zure ile latza,
iruditu zitzaidan
sorginen erratza.

2.
Ikusi nuanean
nik zure sudurra,
iruditu zitzaidan
lukainka muturra.

3.
Ikusi nuanean
zure belarria,
iruditu zitzaidan
azaren orria.

4.
Ikusi nuanean
nik zure kokotza,
iruditu zitzaidan
gaztaina morkotsa.

5.
Ikusi nuanean
nik zure besoa,
iruditu zitzaidan
Irati basoa.

6.
Ikusi nuanean
nik zure begia,
iruditu zitzaidan
gerezi handia.