Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

Bertso sorta Zabaldu begiak, badatoz animaliak!

  • Bertsolaria(k): Julio Soto
  • Doinua: Soldadu sartu nintzan
Koplak entzun eta ea asmatzen dugun bakoitza zein animalia den! Iturria: IkasElkar hezkuntza argitaletxea. Kimu Erronka, LHren lehen etaparako sortutako ikasmaterial globalizatua.
1.
Tximu urduri bat naiz
noan aurkeztera,
beti saltoka adar
batetik bestera.

Amaren sabeletik
noizbait etorria,
buru marroia daukat,
ipurdi gorria.

2.
Kilker ñimiño bat naiz
zango luzeekin,
gozatzen dut jolasten
matxinsaltoekin.

Belar-izpi artera
egiten dut ihes,
entzun, entzungo nauzu
baina ikusi ez.

3.
Ezkataz babesturik
nago goi eta behe,
igeri egiten dut
flotagailu gabe.

Koloretsuak gara
bai, amuarrainak,
margolan bat dirudi
gure bizkar gainak.

4.
Hegan dakidan arren
zozotzat naukate,
berotasuna lumek
ematen didate.

Famatu egin nintzen
santa sekulako,
bele bati ipurbeltz
esan niolako.

5.
Arrautza hautsi nuen
ostikoz ondotik,
sugandila berde bat
naiz orduz geroztik.

Narrasean banabil
eta zuk topatu,
nahi baduzu saiatu,
ezetz harrapatu!