Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea
Bertso Ikasgela logoa

Bertso sorta Txepetxarenak

  • Bertsolaria(k): Pello Mari Otaño
1.
Askotan esan izandu dute
gizon ikastun argiyak
nola piztiyak izan litezken
gure erakuslariyak;
erlia da bat aipatzen dana
¡ai ! zer lan arigarriyak
jartzen dituzten gure aurrian
onek eta txingurriyak
txepetxak berriz erakusten du
ainbeste nola aik biyak.

2.
Euskal lurreko txoriyetan dan
txikitxuena da bera
gaztain kolore bakarrekua
nai bada ez da ederra
begi argiyak, buru txanpala,
moko tentia aurrera,
gorputza motza ankak laburrak
saltokako ibillera,
salapartako egalariya
eta kantari ergela.

3.
Txotx batek aisa jasoko luke
nola karga gutxi duan
bañan gustatzen zayo jartzia
adar sendoxiaguan
amildu arren ez leike galdu
dakiyelako eguan
bañan arkitzen baldin bada ere
burnizko aldamiyuan
iru lau aldiz xanpatutzen du
seguru ote daguan.

4.
Uda berriyan lendabiziko
kabiya txepetxarena
azaldutzen da ta ezaguna
goroldiyozkoa dena.
Arbol gerriyan, untza tartian
du lekurik maitiena
ta gizon askok ikusitzian
irispirian daguena
esan oi dute zer konpiantza
txori txar orrek duena.

5.
Ta edozeñek esan lezake
berari begiratzian
arretarikan ez daukala
egin leyoken kaltian
ez iduriyan ark kabiyari
beste zulua atzian
egiten diyo andik joateko
aurrekua tapatzian
erakutsiaz pentsa zagula
nola atera sartzian.